Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xinple 1 izond adkor sinplea.

Nik, eguneroko gauza xinpleak baizik ez nituen ezagutzen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 151. orr.

Mezkiritz mendatea, bere oroitarri xinplearekin, Orreagako Birjinaren ohoretan eraikia. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 30. orr.

Dauzkagun hiruzpalau datuetara eta aieru xinple xamarretara mugatuko naiz. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 57. orr.

Badirudi zientzilariek ezin dutela bestela pentsa, beti hipotesirik xinpleenera jotzen dutela, izadiaren hasiera bakun hori baizik irudikatzen ez duenera. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 248. orr.

Ahal banu, hitz erraz eta xinplez azalduko nioke, nire ezinegona uler dezan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 133. orr.

Festetako giro xinple harrigarri hartan murgildurik, goxatu egin zen nire barnea. Txillardegi   «Putzu» - 359. orr.

Hain da mehea bizitzatik heriotzarako pasabidea, hain da ñimiñoa, eta xinplea azken finean, eta aldi berean hain ulergaitza, non [...]. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 29. orr.

Pentsatu nuen okertu egin nintzela nire gazte urte haietan, eta okertze hori ezjakintasunetik etorri zela, bizitzaren lehen egia, xinpleena -"bizitza da handiena"- ondo ez konprenitzeagatik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 444. orr.

Xinplea da egin behar duzuna. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 40. orr.

Gogo edo asmo bakarra, bakuna eta xinplea duena. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 193. orr.

Badakit, oroigarri xinple-apain hura, bakoitzak prezatuki etxera eraman zuela eta sukalde, egongela edo logelako murru-paretetan luzaz dilingo egon zela. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 93. orr.

Bigarren ideia aurrekoa bezain lausoa zen, aldi berean arin-xinple eta bihurri-korapilotsua. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 157. orr.

Ez da Historia hori bakuna, xinplea, leguna. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 25. orr.

Xinpleagoa da dena: maite dut edatea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 114. orr.

Idaztea gauzak diren baino xinpleago egitea da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 18. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenaren izenondo gisa)

Amaturrek aldiz beren xapelgoko bigarren astea zuten eta horra hor berezko ohi batzu soldado xinple mailerat itzuli direla beren galonak utzirik. Herria   2003-11-13

Gauza pila egiten zutela, zirri xinple pila besterik ez, egia esateko, orain bazekien. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 64. orr.

3 (adizlagun gisa)

Doi bat konplikatua irudituko zaizu menturaz xinple agertzeko. Berria - Kultura   2004-04-23

4 sinple-sinplea adlag ipar

Primadera huntan 50 garren urte muga hori ohoratu dute xinple xinplea beren haur eta haur ttipiez inguratuak. Herria   2001-08-02

Horra zer gatik beren urteburua xinple xinplea ospatu duten beren seme alaba eta horien familez inguratua. Herria   2005-06-02

5 sinple-xinpleki adlag

Hiriko jantziz emana, xinple xinpleki.` Herria   2005-04-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

xinple xinplea (3)

gauza xinplea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus