Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saltari 1 izond jauzi egiten duena.

Leiho zabaletik [...] bainatzen ari zirenen puntutxo biribilak, etxola txiki-txikiak, txotxongiloaren inguruko nano saltariak eta erlijio zirkulu txikia ikusi zituen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 209. orr.

Jostailuzko untxi txiki saltari bat bezalakoa da. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 214. orr.

Uretan saltoka zebilen arrain bat zen ala Peter zen, txirularekin arrain saltarien doinua eginez? Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 245. orr.

Gorsehillgo oihan oparoak inguratzen ninduela, txori eta arrain basati, ezinezko eta saltarien artean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 34. orr.

Badira Lycosa generoko armiarma handi, iletsu eta saltari batzuk, Taranto inguruetan beste zenbait lekutan baino ugariagoak zirelakoan tarantula izenarekin bataiatuak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 18. orr.

Pilota saltaria komeni zaio hari, alaia, erraz erabil dezakeen horietakoa. Berria - Kirola   2004-12-16

Korrika joan ginen belar malgu saltariaren eta arroken orratz zulatzaileen gainetik. Ene maitearen ahotsa! Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 173. orr.

2 irud/hed

Begi bizi saltariak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 105. orr.

Arin eta urrats saltari laburrez barruratu zen. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 201. orr.

3 (izen gisa)

Soka ematen zutenek markatzen zuten saltarien erritmoa. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 26. orr.

Saltari trebeak ez zuen gerrikominik izango igitai-lanetan jardungo zuenean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 253. orr.

4 (adizlagun gisa)

Horra, hor dator bera, mendiz mendi saltari, muinoz muino jauzika. hortik jostatzen dira ume berriak, zango ahulekin saltari, belartza gurietan, euren burutxo bigunak esne hutsean xoraturik Elizen arteko biblia   Kt 2,8

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus