Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gandor 1 iz oilarraren buru gaineko konkor haragitsu gorria.

Oilar gandorrez eta giltzurrunez betetako opil bat atera zuten lehendabizi. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 139. orr.

Indioilarra batera eta bestera zebilen haien artean [...] noizean behin gandorrari leunki eraginka eta burua alde batera jiratuz. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 76. orr.

Oilategian oilartuta sumatu zuten gandor gorri eta harroko oilarra. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 40. orr.

Oilategiak oilar gaztea behar du, gandorra berriz ere tentetuko duena. Berria - Kirola   2004-06-27

Oilarraren gandor itxura duen mendiaren azken ertzaren gainean. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 150. orr.

Sartzen du eskua patrikan, eta kaskabilozko txano bat ateratzen du; buruan jartzen du, gandorra bezain gorri, eta lasterka alde egiten du. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 145. orr.

2 hed/hed

Haien kasko puntadunen gandorrek sugarrezkoak ziruditen, jauregiari zerizkion argi izpien dirdaipean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 27. orr.

Diamantez jositako gandorra kaskoan ñir-ñir. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 270. orr.

Feofar Khan bere zaldi kuttunaren gainean zetorren, aberearen burua diamantezko gandorrez apaindurik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 308. orr.

Ez gaitezen harritu, beraz, beroaldi eta trumoi-laino gandor biribildun horiekin batera, ekaitz purrustak sortzen badira arratsalde eta iluntzeotan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 327. orr.

Gau hartan olatuak harro zebiltzan itsas pasabide honetan, taigabe gandor zuriak zakarki dantzatuz. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 24. orr.

[Kraterraren] ipar ertza, berriz, zeina mendiaren gailurra den, gandor biribildu bat da orain, eta lehen baino askoz garaiagoa dirudi. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 140. orr.

Kaminoan aurrera doala bi punky, buruan gandor izugarriekin, gandor gorri-gorriak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 327. orr.

Ilea atzeraka orraztuta eramaten zuen, kizkurtuta buru gainean, gominaz basitua lokietan eta atzean gandor moduko bat eginez. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 351. orr.

Eta ez ditut gustuko gandorra ematen duten horiek ere, bi izterrondoetako ileak moztu-moztuak eta erdikoak hantxe, indio seminola baten burua balitz bezala. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 152. orr.

Eta olatuei, zaldi zuri ilara oldarkor, apar gandorra eransten zitzaien. Txillardegi   «Labartzari agur» - 117. orr.

Momentu batez gelditu eta begira jarriz leiho luze eta distiratsuei eta ke urdineko gandorrari. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 188. orr.

Zeren bafada bat arnastuz gero ke zurizko laino-gandor labur bi irteten baitzaizkizu sudurretik. 25353

Aurrera... -eta sukaldeko leihoa zabaldu nuen, gandorra gorri, oilartuta erabat-. 25354

Fructuoso gero eta gandor-gorriago ageri zen. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 19. orr.

Gandorra zuritu zitzaidan bet-betan. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 12. orr.

Irakaspena, ez da gandorra behar baino gorago ibili behar. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 41. orr.

Frantziak ez zuen jadanik Deschampsik (Frantziako kapitain handia) edo Blancik (lapurtarraren eskuin eskua), eta Zidane gabe, inork ez zuen izan gandorra tentetzeko adorerik. Berria - Kirola   2004-06-09

3 gandorra jantzi, jarri oilartu.

Gandorra janzteko tentazioak ziztatu ninduen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 68. orr.

Atzokoan, ordea, gandorra Valeronek jarri zuen. Berria - Kirola   2004-06-13

4 gandorra tentetu oilartu.

Frantziak ez zuen jadanik Deschampsik [...] eta Zidane gabe, inork ez zuen izan gandorra tentetzeko adorerik. Berria - Kirola   2004-06-09

Oilategiak oilar gaztea behar du, gandorra berriz ere tentetuko duena, beste selekzio guztiak esnaraziko dituena. Berria - Kirola   2004-06-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gandor gorri (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus