Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iheskor 1 izond berehala igarotzen edo desagertzen dena, bistatik behingoan aienatzen dena; atzitzeko edo atzemateko zaila.

Miresmena bainoago, gaitzespena zerien haien begi iheskorrei. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 199. orr.

Eta azkenean ezin izan zion malko iheskor bati eutsi. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 37. orr.

Ez da bular iheskorrik gehiago ikusiko. Berria - Kultura   2004-03-02

Bisaian fereka iheskor bat egin nion, erranaren bermagarri. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 236. orr.

Aurpegia bizitasunez aurreratuz, musu iheskor bat eman zion. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 40. orr.

Katek atzamar soil batez bere barruko berotasun guztia pausatu du laztan iheskor batean, mutilari begietara so eginez. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 85. orr.

Begirada iheskor bat ibilbidea bukatzean, autobusetik jaistean. Jon Alonso   «Euskal karma» - 103. orr.

Lapur-begiratu iheskor bat zure bizitzan besterik ez zen izan. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 21. orr.

-Ez, ez -esan zuen Cunningham jaunak tonu iheskor batean-, zera... auzitxo espiritual bat. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 240. orr.

Ez zuen sekula berriz ikusiko eta bere bizitzako alaitasun osoa maitasun-une iheskor hura baizik ez zen izanen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 76. orr.

Begi eder horien samurtasun iheskorra. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 79. orr.

Kanporatu zelarik, belaunetarainoko gonaren azpiko aztal beteen ikuskari iheskorrak agurtu ninduen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 144. orr.

-Biziera gerra da... deserri arrotzean jasan beharreko pausaldi iheskorra... Txillardegi   «Labartzari agur» - 205. orr.

Kanpoan, izarloka baten isats iheskorra dirdaitu zen abuztuko izartegian. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 204. orr.

Gorputz zuri bat ilargipean, ur beltzen gainean errainu iheskor bat osatuz. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 74. orr.

Gizakia arnasaldi baten antzeko da, haren egunak itzal iheskorraren antzeko. Elizen arteko biblia   Sal 144,4

Triestek grazia iheskor bat du, bai. Berria - Kultura   2004-08-06

Pentsamenturik iheskorrena antolamendu ikusezin bati dagokio eta horrenbestez buru eman diezaioke, edo hastapen, forma sekretu bati. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 127. orr.

2 (izan aditzarekin)

Itzala bezain iheskor da gure bizialdia, eta gure azkena ez dago atzeratzerik. Elizen arteko biblia   Jkd 2,5

Oroitzapen "normalak", eguneroko oroitzapenak, ez direla inondik ere finkoak, iheskor eta mudakorrak direla, aldatu egiten direla haietaz pentsatzen dugun aldiro. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 176. orr.

Pertzepzioen mundua oso subjektiboa izanik, ura bezain aske eta iheskorra ere badelako. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 397. orr.

Bazen elementu erraz-zintzorik, ezkutatzeko gauza ez zenik, hala nola burdina eta kobrea; beste batzuk, berriz, makur eta iheskor ziren, hala nola bismutoa eta kadmioa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 61. orr.

3 (bizidunei buruz)

Ingrid iheskorra zen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 94. orr.

Ni protestaria bai baina iheskorra ere banaiz. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 398. orr.

Lebiatan, suge iheskor eta makurra, zigortuko du Jaunak bere ezpata zorrotz, handi eta bizkorraz. Elizen arteko biblia   Is 27,1

Sagutxo bat bakarrik dut lagun, sagu belgikar iheskor bat. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 140. orr.

Nik silfide iheskorraren poseak hartzen nituen. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 94. orr.

4 (adizlagun gisa).

Eguraldia bikain zetorren, epel eta iheskor; eta lakua ezin bareago. Txillardegi   «Labartzari agur» - 221. orr.

Berak ere begiratu zidan, hasieran iheskor, gero arreta handiagoz, begitxo ñimiño, bizi eta argitsuekin. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 133. orr.

Dianneren begiak gaseosa-burbuilen antzera mugitzen ziren, arin eta iheskor. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 125. orr.

Etorri bezala, iheskor, uzkur eta itzalgaizka ikusi nuen, bere poltsa beltz zimurra magalean estutuz. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 14. orr.

Lopezek iheskor erantzun du: [...]. Berria - Euskal Herria   2006-01-31

5 izar iheskor

Itsasoko olatu haserreak dira, beren lotsarien aparra botatzen dutenak; izar iheskorrak, betikotasun guztirako ilunpe beltzak zain dauzkatenak. Elizen arteko biblia   Ju 1,13

Gero lauhazka hasi zen mendi aldera, mendi-hegian izar iheskor baten gisan arin lerratuz. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 78. orr.

Hala, atzo egin ez zutenek nekez izango dute gaur izar iheskorrak ikusteko aukera, eguzkiak ez baitu utziko. Berria - Gaiak   2004-08-12

· Baina famaren izarra iheskorra duk. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus