Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parafernalia iz zeremonia edo ikuskizun baten inguruko bitartekoen erakuskeria.

Telebistak hilketaren inguruko parafernalia emango zuen -politikarien joan-etorriak, bizilagunen sorpresa, polizia-bururen baten adierazpenak-, ez besterik. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 61. orr.

Urteak dituk abertzaleen parafernalia hori guztia barregarri samarra iruditzen zaiala. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 101. orr.

Ebek txuteak prestatzeko parafernalia guztia lehenbiziko tiraderan gordetzen du. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 107. orr.

Azkeneko bi diskoekin egin bezala, zuzenean ere ikuskizun hutsari lotutako parafernalia baztertu nahi izan du taldeak, eta mezua emanaldiaren ardatzetako bat bihurtu da. Berria - Harian   2005-08-09

Kameren aurrean azaltzen zen parafernalia guztia -aurkezleak eta gonbidatuok barne- berdin zegoen, bere ikusgarritasun oparoan. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 148. orr.

Nirekin soberan zagon parafernalia esoteriko guztia, hori badakin. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus