Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kreatzaile 1 izond/iz sortzailea.

Jainkoaren inpotentzia jendearen sufrimenduari buruz, egite kreatzailearen ondorio bat da. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 21. orr.

Bi hizkuntza horiek maite nituen halako plazer matematiko eta betan kreatzaile batekin. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 94. orr.

Eta giza adimena kreatzaile bada, ez ote are gehiago gauza guztien egilea? Elizen arteko biblia   Jkd 8,6

Bertze soinulari kreatzaile batzuen laguntzarekin. Herria   2004-02-19

Jainkoa dela ageri diren eta ageri ez diren gauza guztien kreatzailea. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 58. orr.

Zinez kreatzailea herria da. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 9. orr.

Nire harridura handirako, jostuna zen, kreatzaile jeniala. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 159. orr.

2 munduaren sortzailea.

Eta harrezkero Kreatzailea gorestera eta maitatzera gonbidatzen zituen hegazti, animalia, narrasti eta izaki bizigabeak berak ere. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 219. orr.

Kreatzaileari gorazarrea. bereizi behar dela Kreatzailearen zoriona eta kreaturaren zoriona: Kreatzailearen zoriona, Jainkoa bera da. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 82. orr.

Kanta, ene arreba txitxarra, eta goretsi pozkarioz zeure Jaun kreatzailea! Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 394. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kreatzailea gorestera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus