Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ganga 1 iz luzetara edo zeharretara biribildua den sabaia. ik bodeba.

[Pilastren] gainean bermatzen dira galerietako gapirioak eta teilatuak eusten dituzten habeak, ganga baino beherago geratzen direnak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2190. orr.

Gangaren erdian argia sartzeko irekidura bat utzi behar da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2550. orr.

Erromatarren ganga bidezko eraikuntza handi horren garapen zoragarria. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 250. orr.

Hilobiko gangaren harri zapalak. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 290. orr.

Denen gainean, piramide gisako ganga harro bat. Txillardegi   «Putzu» - 336. orr.

Oraingoan, kandelaren argiari esker, korridoreetako horma biluziak eta harri beltzezko gangak ikusten ahal nituen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 76. orr.

Bazen han [meatze-zuloan] nire eskuko hatzen luzerako estalaktitarik gangatik zintzilik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 121. orr.

Puntu batean ganga abaildurik zegoen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 140. orr.

Gangako giltzarri izateko balio izango lioke Frantziak munduari. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 162. orr.

Bigarren patioan barrena abiatu zen, ezkerretara, gangaz estalitako pasabidea zeharkatu ondoren.   - 325. orr.

Berriz argitu zen ganga esferikoa.   - 404. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gero bazarra bisitatu dugu, Irango handiena eta munduko zaharrena ganga-egitura dutenen artean. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 97. orr.

Elisa pabiloiko ganga-formako korridore luzean barrena joan nintzen. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 9. orr.

· Mirarik, Alex imitatuz, gurutzeria-ganga miatu zuen, zer ikusiko. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 170. orr.

3 hed

Izarrik gabeko zerua, hodeietako zeru-ganga gorrixka, hiriko argiak islatzen.   - 29. orr.

Nik ere ikusi nuen nola etzaten zen luze zeru gangan gure telegrafista, Zdeni?cka. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 50. orr.

4 irud/hed

Telebistan ikusiak ditut surflariak olatu ganga baten azpian segundo amaiezinak pasatzen, kamera geldoan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 227. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ganga (4); ganga bat (4); ganga formako (3); gangen azpian (3); kanoi ganga (3); zeru ganga (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus