Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parafraseatu, parafrasea, parefraseatzen du ad testu baten parafrasia egin.

Esaera zaharra parafraseatuta: aukera urte, gezur urte. Berria - Kultura   2004-05-29

Etxean sartu bezain laster, afarian errezitatutako poema aintzakotzat hartzen zuelarik, esaldi bat parafraseatu zuen Emmanuelek: "Erbestean nago bakarrik, baina ez nago jada bakarrik: zu, Sara, ene jainkosa...". Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 97. orr.

Samuel Beckettek Bibliaren hasierako esaldia parafraseatuz hasi zuen Murphy eleberria: [...]. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 73. orr.

· hed Oso lekukoa sentitzen naiz baina, era berean, leku guztietan nahiko arrotz, "ez banintz hemengoa" bezala, Sarrionandia parafraseatuz. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 151. orr.

Gizona bere digestio guztien bilduma da, esan liteke Faulkner parafraseatuz. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus