Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gainalde (221 agerraldi, 68 liburu eta 16 artikulutan; Egungo testuen corpusean 1.585 agerraldi; orobat gainekalde 7 agerraldi, 2 liburu eta 5 artikulutan; Egungo testuen corpusean 61 agerraldi) 1 iz gaineko aldea. ik gain 2.

Orbain bana geratu zitzaidan eskuin eskuko gainalde nahiz ahurrean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 103. orr.

Ezpainak lehortu nituen eskuaren gainaldeaz. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 51. orr.

Urre garbiz estali zituen gainaldea, lau alboak eta adarrak, eta urrezko hegala ezarri inguruan. Elizen arteko biblia   Ir 37,26

Labearen gainekaldetik tximinia bat ateratzen zen, zolaperaino. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 186. orr.

Honako idazkun hau zuen buruaren gainaldean: "Hau juduen erregea da". Elizen arteko biblia   Lk 23,38

Eguzki izpi batek bazarreko eta bizartegiko hormen gainaldea jotzen zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 360. orr.

2 gainazala.

Leihotik begiratu eta Harryk uraren gainalde leun, beltz eta beiraren antzekoa ikusi zuen kilometro-pare bat beherago. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 65. orr.

Istant batez, korrontea alkoholezkoa izan balitz bezala, gainalde osoa suak hartu zuen ibaian behera eta ibaian gora. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 445. orr.

Liburuak aurkitu zituen izkina batean, Urdinez jantzitako deabrua irakurri zuen gainalde zaharkituan. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 180. orr.

Lainopean dago "ez-inoren lur"aren gainalde osoa. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 142. orr.

Arratsa bazetorren, eta arrastiriko ufada beroak agertu ziren tarteka, urtegiko gainaldea kixkurtuz. Txillardegi   «Labartzari agur» - 224. orr.

3 (margolan, pantaila edo kidekoren batena)

Pintura [...] gainalde leunak eguraldiaren erasoetatik babestu eta kritikariarenen mende uzten dituen artea. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 221. orr.

Landek lortu zuen frogatzea ezen, gainalde bat kolore askoko eszena konplexu baten zati bazen, ez zegoela lotura sinplerik gainalde batek islatutako argiaren uhin-luzeraren eta ikusten zen kolorearen artean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 44. orr.

Koskarik gabeko gainalde bat, marra paralelo gurutzatuz betea. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 130. orr.

Begiespenaren handitasun hedatu berberak (adibidez, gainalde argituak) askoren (gutxiago argituen) agregatu batek bezain sentsazio handia sortzen du. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 103. orr.

Eskua pantailara hurbiltzen du, baina gainalde zapal baten hoztasuna baino ez du gaur sentitzen. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 122. orr.

4 (itsasontzietakoa) ik kubierta.

Balantzaka ibili ginen itsasontziaren gainaldean. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 113. orr.

Horregatik, ohera baino lehen, gauero egiten nuen osteratxo bat ontzi-gainalde guztietan barrena, eguraste aldera. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 109. orr.

Azkenean, makinak ere gelditu ziren behingoz, eta itsasontzi gainaldera igo ginen. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 114. orr.

Hantxe zuen berriro laguna, ontziko gainalde guztietan barrena bere bila ibilia. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 139. orr.

Euria ari zuen, eta ni gainalde gorenean nengoen, ile-motots kaxkagorridun neskatxa arrotz hura zaldainean barrena lehorrera zihoanean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 143. orr.

5 leku garaia.

Eskailera bat hartu zuen errepidetik urruti zegoen gainalde bateraino. Josu Landa   «Odolbildua» - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buruaren gainaldean (3); gainalde guztietan (4); gainalde osoa (4); gainaldera igo (4); oinen gainaldean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus