Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oihar 1 iz durundia. ik oihartzun.

Gizona gontzetarik atera zen, dena oihar eta karranka. Itxaro Borda   «%100 basque» - 198. orr.

Elizaren barnetik kanta suharren oiharra zetorkien belarrien kilikatzera. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 156. orr.

Kanpoko herotsen oiharra ahantzi bezain laster, Joanaren begitartearen araua zetorkidan golkoaren kilikatzera: non zebilen? Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 72. orr.

Maianak azietak erortzen eta hausten entzuten zituen, gorputzak ubeltzen zituzten ukabila kasken oihar elkorrak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 60. orr.

2 oihar izan da ad durundiatu.

Ordularia hamabi aldiz oihar zenean, Jacob sartzen zen eta gohaina usnatzen bailuan, izar horia zekarren aterkia disgustuz dilindatzen zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 97. orr.

· (aditza ezabaturik) Zanpa-zanpa zebilen etxean zehar, urrutizkinaren txirrina oihar. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 215. orr.

Orduko associated press agentziako agiria berriz irakurtzen baldin banuen, irratiko ahotsak eta azienda ñapurren marrakak jagoitik belarrian oihar, galbidean erratu "emazteki" baten biografia nire nezakeen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus