Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saltoka (229 agerraldi, 91 liburu eta 30 artikulutan orobat saltaka 19 agerraldi, 11 liburu eta artikulu 1ean; Hiztegi Batuan biak agertzen dira) 1 adlag saltoak egiten. ik jauzika.

Ez zen harritzekoa txerpolariek, saltinbankiek eta orekariek zarata itzela ateratzea beren txosnen aurrean saltoka eta dantzan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 92. orr.

Itzal haiek ziztu bizian urreratzen ari ziren saltoka. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 405. orr.

Euripean saltoka hasten zelako putzuetan. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 49. orr.

Azkenean ni ere saltoka eta oihuka hasten nintzen, aztoratuta eta etsita. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 13. orr.

Laugarren kantuan Peliqueiroak Terranovan entzuleak saltoka eta dantzan hasiak ziren. Berria - Kultura   2004-02-03

Lasterka eta saltoka jaitsi zituen Escalda ibairaino daramaten karrika harlanduzkoak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 93. orr.

Haranetarantz abiatu zen maldan behera saltoka, arrapalada bizian. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 40. orr.

Mendiz mendi saltoka doazen zalgurdiena bezalako burrunba dakarte. Elizen arteko biblia   Jl 2,5

Saltoka hurbiltzen ziren sukalde atzeko zaborrontzietara, edo hegaldi laburrak eginez. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 183. orr.

Aldapan behera korrika eta saltoka zetozen neska-mutilek. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 9. orr.

Sua pizten dela herriko plazan eta gazteak saltoka suaren gainetik badabiltzala. Herria   2005-01-13

Percy ere saltoka zebilen, erotuta bezala, duintasun guztia galduta. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 254. orr.

Ez zen pozez saltoka ibiltzeko moduko udaberria. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 86. orr.

Zart egiten duen zigorraren gainean saltoka mugitzea. Berria - Kultura   2004-11-17

Eskailerak saltoka igo eta sukaldean sartu da kolpean. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 136. orr.

Bulegotik ziztuan irten, saltoka eskailerak jaitsi eta Maiden Lane-ra atera zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 82. orr.

Ardiekin saltoka jarraitu zuen neskatilak puska batean. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 32. orr.

Nagiak ateratzen, gorbiztutako junturak saltoka berotzen. Berria - Euskal Herria   2004-04-11

2 irud/hed

Giro jolastia, alegia, grabeak eta agudoak saltoka. Berria - Kultura   2006-02-28

Egun osoan, behean eta urrun, arroila garaitik ur-jauzietara saltoka zetorren erreka izan zuten bidelagun. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 71. orr.

Zer, hegazkina zurrunbiloan ibilarazi nahi badu, edo, jauzi eta saltoka, zilipurdika, kiribilketan hasten bada. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 116. orr.

Paul D-k saltoka sentitzen du bihotza. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 307. orr.

Peterren bihotza gora eta behera zebilen saltoka, entzuten ari zen bitartean. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 168. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Klasetik piper egiteko lizentzia izan zuenetik, amona-saltoka ematen zuen ordua Jexuxek Sorazuko Felixianarekin. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 93. orr.

-Ardiekin saltoka jarraitu zuen neskatilak puska batean. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 32. orr.

4 saltoka-saltoka adlag

Untxiak bezala, saltoka-saltoka egingo zuen Gryffindorreko dorrerainoko bidea. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 196. orr.

Kanta zaharrak modu /erritmo berezian kantatzen zituzten, saltoka-saltoka. Berria - Kultura   2004-10-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus