Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

negarrez (orobat nigarrez g.er.) 1 adlag negar eginez.

Iritsi ziren, bada, hamabi mirabeak, lantuka eta negarrez. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 172. orr.

Apaizek, berriro sartu eta aldare eta santutegiaren aurrean zutik, oihu egin zuten negarrez: [...]. Elizen arteko biblia   1 M 7,36

Negarrez ari zen: "Kolegioan gaixo jarri nintzenean beste esperantzarik ez nuen, korrika etorriko zinela ni ikustera”. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 154. orr.

Magali negarrez hipaka ari zen. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 156. orr.

Zuengatik ari naiz negarrez! Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 53. orr.

Negarrez aritu zitzaidan, den-dena kontatu artean: nola Koronela landetxera agertu zen, eta [...] aitari kontatu zion Charlie Peaceful lapur ziztrin bat zela. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 67. orr.

Traizio egin ziola Masakori, esan zidan ia negarrez. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 403. orr.

Negarrez hasi, eta zoko batean eseri zen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 59. orr.

Aginte makila lurrera bota, eta negarrez hasi zen. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 14. orr.

Negarrez ala barrez, zertan hasi behar dugu? Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 161. orr.

Begiak negarrez urtu zitzaizkion. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 68. orr.

Orduan, emaztea negarrez joan zitzaion Sansoni: [...]. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 34. orr.

Hamar egun lehenago, Rose negarrez etorri zitzaion bulegora. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 44. orr.

Etxera iritsitakoan, Idoiak kufia erantzi du eta amaren logelara joan da negarrez. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 40. orr.

Luisak ez zuen inoiz Pedro negarrez ikusi, eta orduan ere ez. Jon Maia   «Riomundo» - 98. orr.

Mutilak umea negarrez entzun zuen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 142. orr.

-Ai ene! -erantzun zion Santxok negarrez- ez bedi, arren, hil berori, nire jaun hori. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 204. orr.

Aldamenean esertzen zait; negarrez dago. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 101. orr.

Negarrez hago, Gabriel Aresti Segurola, eta ez dik axola inork ikusteak. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 112. orr.

Ekin eta ekin, berak; ni, negarrez. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 9. orr.

Atsekabe honek egun asko iraun zion, eta bitartean etengabe negarrez eta intzirika jarraitu zuen, eta Jainkoari erregutuz itzul ziezaiola errukiz bere arimaren senar maitea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1038. orr.

2 erdi negarrez

Ahopean kexatzen eta erdi-negarrez hasi zen; eta ia marmarrean ari zen San Frantziskoren aurka, halako lekura ekarri zuelako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1096. orr.

-Oi, Martin! -esan zuen erdi negarrez Katalinak-. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 215. orr.

Beti izerditan, beti kexaz, beti erdi negarrez. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 119. orr.

Eskaileretan behera abiatu zen lasterka eta presaka, nora zihoan jakin gabe, erdi negarrez erdi irribarretsu. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus