Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oihesgo 1 iz ipar kontrakotasuna, gorrotoa

200 judu izan dira Frantzian Sharonen deia entzun dutenak Israelerat emigratuz: heietarik zenbait, egia-erran, joan dira Sharonek salatu zuen oihesgoaz aserik, baina ez denak: parada on hortaz baliatzea gatik joan dira batzu, edo ere familiako arrazoinez, edo ixtudioen gatik, edo ere beren abertzaletasun arrazoinez. Herria   2004-07-05

Elgarrekin baketze horren lanak ororen gainetik: azken berrietan 200 gudukari pasaturik, 10 aitzindari heietan, dira errenditu, erranez oihesgoak ez duela bererik oraingo kasuan. Herria   2004-08-12

Badakigu protestak izan zirela Frantzian, erakutsiz han hemenkako zenbaiten herrazko jestu txarrek ez dutela nazione baten oihesgoa erran nahi. Herria   2004-07-05

2 (hitz elkartuetan)

Deitoratu du, bere aitzinekoez urriki-dolu bat bezala erakutsiz, hainbeste hil eta kalte egin zuen gerlari oihesgoa, eta herra haien lekuan Europaren anaitasun solasak erakutsi aski bihotzekin. Herria   2004-06-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus