Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paraje 1 iz aire zabaleko lekua edo alderdia, bereziki landakoa. ik aurkintza.

Ez al zenekien zer leku mota den paraje hori? Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 78. orr.

Bidea zelaitu egiten den paraje batean, enborrak daude metatuta eta kamioien zain, eta ibiltaria ogitarteko ttiki bat jatera gelditzen da egurrezko horma horren babesean. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 48. orr.

Luis Oterminek Urbasako parajeetan ateratako argazkiak. Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Gezurmendi Azkoitiko parajea da, herritik ez oso aparte. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 105. orr.

Mandaska izeneko paraje batean elkartzen ginen denok, bertan zegoen iturri baten inguruan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 92. orr.

Fusilatzeko ekarriak zituzten, nonbait, paraje hartara. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 107. orr.

Zergatik hil ote da justu hemen, harria besterik ez dagoen paraje honetan? Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 56. orr.

"El Cerco" esaten dioten parajean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 365. orr.

Zakur asko desagertu zen aspaldian paraje haietan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 42. orr.

Ur bazterren gainetik mota guztietako txatarra, kargak eta garabiak paraje haien jabe bihurtzen ziren. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 75. orr.

Sasien gorabeheran baino aldatzen ez ziren parajeak. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 156. orr.

Susmoa zuen paraje haiek ez zituela gehiago ikusiko. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 241. orr.

Paraje hura urrun baitzegoen eta ez zen inguruetan inor bizi. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 203. orr.

Beste leku batzuetan, adibidez Magnesian eta Efeson, badaude paraje batzuk non bloke horiek prestatuta ateratzen baitira. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3430. orr.

Paraje hartan ez zen batere ohikoa polizia furgoiak ikustea. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 62. orr.

"Giriek" Irundik eta Beratik laguntza bidaltzea agindu bazuten ere, laguntza horren arrastorik ez parajeetan. Txillardegi   «Putzu» - 24. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Paraje ederren ikusmira eskaintzen zuen eta horretarako zurezko banku egokiak zeuden errepide ertzean txukun apailatuak. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 30. orr.

Ez da paraje makala Arizkunek inguruan daukana. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 77. orr.

Bazeudela Madrilen geltokiak baino paraje goxoagoak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 100. orr.

Erdigunetik hurbil egon arren, urbanizatu gabeko paraje bakartia zen hura. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 100. orr.

Guardia ibiltarikoak ez baitziren hain paraje urrutietaraino ausartzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 343. orr.

Izerditan paraje kupidagabe hartan, izerditan paraje latz hartan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 180. orr.

Hareatza kiskalietan aintzirak, paraje agorretan iturburuak. Elizen arteko biblia   Is 35,7

Hurrengo egunean, jauna ehizan ari da paraje malkartsu batean. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 89. orr.

Leku beroetatik iparraldeko paraje hotzetara aldatzen direnak. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 630. orr.

Afaritan, gaztainak jateko ohitura dute paraje nordiko horietan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 427. orr.

Haize bolada bortitz eta oso abiada ezberdinekoak agintzen dute paraje elurtu eta jelaz hormatu horietan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 484. orr.

Tanger ez da Afrikako gainerako parajeak bezalakoa. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 60. orr.

Beste aukera, urrutiko parajeak ikusteko amorrua dakarrenarentzat, "mundua ezagutzea" da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 125. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goiehenetxek horretarako aldez aurretik hautaturik zuen mendi paraje batean. Berria - Kultura   2004-05-08

Sakana aldeko Unanua aldean -izotz tokia, izotz parajerik bada, Sakanakoa-, [...]. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 436. orr.

Katarain estudioan daude biak, Azkarateko (Nafarroa) natur paraje bikainaren erdi-erdian. Berria - Kultura   2006-04-22

Mingarri zitzaidan gazte denboran bake-paraje izandako muino eta zelai leun haiek, orain balen ziztukada giro odoltsuan topatzea. Txillardegi   «Putzu» - 279. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

herriko paraje (3); izeneko paraje batean (3); paraje bakartia (3); paraje ederrak (3); paraje ederrean (3); paraje latz (3); paraje mortu (3); paraje paregabe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus