Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gangster (Egungo testuen corpusean 395 agerraldi; orobat ganster Egungo testuen corpusean 22 agerraldi) iz Estatu Batuetan eta, mafiako edo gaizkile talde bateko kidea.

Gangsterrek burukipean gordetzen ditek beti trastea. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 17. orr.

Talamoni diputatu bat da, abokatu bat, eta gangster baten moduan tratatu dute. Berria - Mundua   2004-04-18

Pépé le Moko-ko gangsterraren rol horrekin nazioarteko onespena jaso zuen kritikaren eta publikoaren aldetik. Berria - Kultura   2004-05-16

Gangsterren generoa landu du (The funeral), eta Madonna izarrarekin lan egin du. Berria - Harian   2005-09-15

Teresak, Dabid bihotzera tiro egin zidan gansterra dela oroitarazi dit. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 110. orr.

Berrikuntza, moderno izan nahia da ZPren bandera: musikatik hasita [...] hautagaiaren jantzira heldu arte (Siziliako gangsterren beltz iluna). Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Non-nahi gangsterren hierarkia, zurbil jarrarazten eta aurpegia zein erraiak bihurritzen dizkizun injustizia zikina. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 189. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gangster giroan kokaturiko narrazio bat. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 19. orr.

Christopher Walken protagonista duen gangster istorio honekin lehenengo sariak jaso zituen. Berria - Harian   2005-09-15

Ez dago hainbeste ezberdintasunik gangster filmekiko. Berria - Kultura   2004-01-25

Gangster film gehiegi ikusi zituen neska hark. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 167. orr.

Aktoreren batek gangster-industriako filmean lanik egin nahi ez badu, berehalaxe entzungo du mehatxua: “Kontuz, zure aurpegi eder horretan azidoa eror liteke”. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 208. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus