Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

negatibo 1 izond ezezkoan edo ezan oinarritzen dena.

Absolutu negatibo bat: "ez". Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 74. orr.

Froga positiboa eskatzen zuen, froga negatiboa aski zelarik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 163. orr.

Dena den, faktore negatibo batek garrantzi handiagoa izan dezake sailkapenerako faktore positibo batek baino. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 71. orr.

Eta baita libertateak ere, bai libertate negatiboak (goserik eta eritasunik ez izatea, kasu) eta bai libertate positiboak (norberak aukera duen bizitza lortzea, kasu). Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 289. orr.

Hegelen erabateko espiriturik eta sintesirik gabeko ezezko historia edota dialektika negatiboa hartu zuten kontuan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 91. orr.

Hezigaitza eta managaitza kontzeptu negatiboak dira; mutiriak lotsagabezia adierazten du; errebeldea, aldiz, sistema baten kontrako jarrera aktiboa duena da, haren aurrean errebelatzen dena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 39. orr.

Komenigarria da adieraztea gure historia mendebaldarrean bertan Teologia Negatibo deitu izan den horren tradizio handi bat nabari dela, zeinean Jainkoa Ezereza bezala agertzen eta esperimentatzen baita. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 3. orr.

Eugenesia negatibo, kentzezko horren beste aldean, berriz, eugenesia positibo, hautespenezkoa dugu, haurrik gogobetekoenak izateko ahaleginean oinarritua. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 153. orr.

Baina benetan, liburuaren testuingurua kontuan hartuta, kutsu negatiboa ote dauka Neverland hitzak? Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 17. orr.

Haurdunaldi testetan gertatu ohi den moduan, testa egin eta 2-3 minutuan jakin daiteke positiboa edo negatiboa den. Berria - Gaiak   2006-03-17

Ekografiaren emaitza ere negatiboa izan zen, esan nahi baitzuen ongi zituela gaixoak gibela, behazun-maskuria eta pankreasa. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 188. orr.

Maimonek Jainkoaren betegintzak era negatiboan ulertarazteko darabilen argudioa, ("Bera ez da guk pentsatzen dugun bezain betegina, gure giza izaeraren mugengatik Haren betegintzak diren bezala ulertzeko gai ez garelako") [...]. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 245. orr.

2 (izen gisa)

EPOa atzemateko WADAren gernu analisiak negatibo faltsuak jaso zitzakeela jakina zen, EPOa artifizialki hartu eta analisiak ez atzematea, alegia. Berria - Harian   2005-08-03

Proban egin zituzten gernu analisi guztiek negatiboa eman dute, UCIren arabera. Berria - Kirola   2004-06-10

3 kaltegarria, onuragarria denaren kontrakoa.

Egitasmoan «alde positiboak eta negatiboak» ikusten dituztela. Berria - Mundua   2004-07-17

Kapitalismoaren bilakaeran sortu diren alderdi negatiboak ez dira ez makalak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 100. orr.

Inbertsio, aurrezki eta herrialdearen lehia-ahalmenean eragin negatiboa duenez, epe jakin batera, herrialde horren ekonomia-hazkundean eragin negatiboa izan dezake, eta bide horretatik, baita langabezian ere. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 107. orr.

Konkurrentziaren printzipioaren egituratze instituzionala, gizarte mailako ondorio negatiboak gutxiagotzen dituena. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 193. orr.

Globalizazio prozesuaren handitasunari buruz baino prozesuak sor ditzakeen ondorio positibo edo negatiboei buruzko eztabaida hau, are da sakonagoa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 208. orr.

Finantza merkatuen globalizazioaren inguruan ez da dena negatiboa izan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 239. orr.

Ezin da ukatu beharrezkoa dela zientziaren eta teknologiaren (industriarekin elkarlanean) potentzialtasun negatiboak (arriskuak) murriztuko lituzketen neurriak hartzea. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 252. orr.

Une horretaraino eutsi diet beldur izpiei, pentsamendu negatiboei, baina orduan bururatzen zait aurki hasiko direla larritasun izpiak agertzen. I˝aki I˝urrieta   «Kuskue tanden» - 164. orr.

Onetik aterako ninduen grina hiltzaile, pasio negatibo baten menpe. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 69. orr.

4 alde on baino txar gehiago dituena.

Kasu guztietan litzateke, noski, egin beharrekoa inbentario negatibo hori... Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 17. orr.

Estrella Bernalekin egin zuen ikerketaren arabera, urtegiaren balantze ekonomikoa "guztiz negatiboa" izango da. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 38. orr.

Balantze negatibo horren eta etsipen horren ordainetan edo, [...]. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 28. orr.

Bilakaera negatiboa da», azaldu zuen Noriegak. Berria - Kirola   2006-03-17

Espainiako Justiziaren funtzionamenduaren inguruan EAEko biztanleen %58k iritzi negatiboa dutela diote. Berria - Euskal Herria   2004-09-03

5 ezkorra.

Neurriaren aldekoen ustez [...] kritika horietako asko "gizakiaren ikuspegi oso negatiboan oinarritzen dira". Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 154. orr.

6 kopuruez, zenbakiez edo kidekoez mintzatuz, zero baino txikiagoa.

Izan ere, antzinateko zibilizazioetan zenbaki negatiborik ez zen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 134. orr.

Al Samaw'alek, berriz, kopuru negatiboak erabili zituen, eta berretzaileak kalkulatzeko oinarrizko araua frogatu. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 83. orr.

Zenbaki negatiboetan, irrazionaletan, irudizkoetan, eta abar, badago beti ispiluaren beste aldera joatea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 312. orr.

Zenbaki baten karratua positiboa da beti, positiboa zein negatiboa izan zenbakia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 307. orr.

Ezin baita kopuru negatibo baten erro karratua atera. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 307. orr.

Ez dago logaritmorik oinarria negatiboa edo berdin 1 duenik! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 409. orr.

Koordenatu negatiboei oso begi gaiztoz begiratzen zitzaien, bereziki Descartesek; harik eta ingeles batek, John Wallisek, herritartasuna aitortu zien arte. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 349. orr.

Ezer ez edukitzea eta, gainera, zorretan egotea, horra zen den zenbaki negatiboa. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 301. orr.

Aste honetan bertan jakinarazi du Alemaniak bere iazko hazkuntza negatiboa izan zela, -%0,1ekoa. Berria - Ekonomia   2004-02-14

7 irud/hed

Izan ere, zeroa da [...] heriotzaren horizontea: ezereza eta atsedena, alegia; depresioarena, aldiz, zenbaki gorriak dira -zeroaren azpitik daudenak, beraz-, ondoeza eta ezinegona ondorio dituztenak eta bizitza zerbait negatibo bihurtzen dutenak. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 159. orr.

Saldo horren bariazio negatiboak automatikoki urritzen du diru-masa, eta, horren ondorioz, interes-tasek gora egiten dute. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 96. orr.

Interes-tasa erreal negatiboen biktima izan ziren [hartzekodunak] 1970eko hamarraldian. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 89. orr.

Ekimen honek badu, zeharka bada ere, duela ez urte asko arreta berezia jaso zuen errentaren gaineko zerga negatiboarekin erlaziorik. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 150. orr.

Hainbat ikerketetan jaso izan da per capita errenta eta umeen lanaren arteko korrelazio negatiboa: herrialdea aberastu ahala behera egiten du lan mota horrek. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 256. orr.

8 zerbaiten alderantzizkotzaz hartzen dena. (argazkigintzan)

Tiraderak eta armairuak nahastu zituzten; antza, argazkien negatiboen bila. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 57. orr.

Paperezko negatiboarekin egindako hobekuntzak gogoratu zituen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 255. orr.

Kristalezko negatiboak hartuta, argazkien kopiak egin dituzte, antzinako erara. Berria - Kultura   2004-08-01

Nire logelako mutiko batek esan dit negatiboa edabe egokian errebelatzen badut, irudiak mugitu egingo direla. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 84. orr.

Errebelatzeko laborategian irudikatu nuen une batez, bonbilla gorriaren azpian [...] negatiboak ilearendako haizagailu batekin lehortzen. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 120. orr.

Negatiboak erabiltzen dituen kamera bakar bat egingo du aurrerantzean Nikonek. Berria - Gaiak   2006-01-13

9 (bestelakoetan)

Berez baliogabeko edo neutralak diren polaritateak ere, balioz kargatzen ditugu: arra/emea, handia/txikia, zuria/beltza, eta bietako bat polo negatiboa bihurtzen dugu. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 74. orr.

Lezo: kontrairudi negatiboa. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 30. orr.

Modernitateari muzin egiten dion [...] Euskal Herri hori, Euskadi negatiboa (edo "Espainia beltza") nonahitsu dago hemen presente: gerrak utzitako kedarrak eta hondakinak han-hemen, ikusten diren etxeetako txirotasuna; bideetako lapurrak eta bandidoak [...]. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 35. orr.

Ez dut inon Kawabataren liburuari lotzen zaionik ikusi, baina lotura hori nabarmena da, Kawabatak hein batean Grimm anaien jatorrizkoaren irudi negatiboa sortzen badu ere. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 15. orr.

Une honetan, ordea, norabide negatiboan ematen ari dira urratsak. Berria - Euskal Herria   2004-09-19

10 elektrizitatean, elektroiarena, elektroiari dagokiona.

Zelularen gune horren alboetako elektroien mugimenduak lehengora ekartzen du egoera, eta atzera ere karga negatiboa ezartzen da zelularen mintzean eraso kimikoa gertaturiko gunean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 223. orr.

Animalien zelula guztietan, elektrizitate-karga negatibo txiki bat dauka mintzaren barrualdeak; axoiak ere beste zelula batzuk bezalakoak dira alde horretatik. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 223. orr.

Sodio ioiek karga positiboa dute, eta, ioi multzo handi batek kapilarretarako bidea egin duenean, haien karga positibo metatuak karga negatiboa duten ioiak (kloroa, adibidez) erakartzen ditu gai irazitik odolera. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 192. orr.

'Haizea ionizatu egiten da, eta elementu positiboak eta negatiboak banatzen ditu. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 169. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus