Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saltsero 1 izond saltsetan sartzea atsegin duena. ik saltsa 10.

Manu gogoratuko da hobeto; azken batean, bera da koadrilako saltseroa, jatetxeak aukeratzeaz eta telefono-deiak egiteaz arduratzen dena. Iban Zaldua   «Itzalak» - 86. orr.

Baina, hasi banintzen hasi, "nahastaile", "saltsero", "endredadore" tatxa guztiak aurpegiratu zizkidaten. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 125. orr.

Jendeak oro har ez du jakingo nola prestatu elikagaiak, [...] eta Mendebaldeko kontsumismoak eta ongizateak eramango du eginkizun hori baztertzera: "sutondoko saltsero" edo filateliko izatea antzekoak izango dira, zaletasun kontu arkaiko samarrak, alegia. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 103. orr.

Falta zela afera hortako hobendun handiena, saltsero atrebituena, Alfred Sirven, duela lau urte desagertua. Herria   2001-02-08

Hizkuntzalari, doktore, jakintsu, matematikari eta enigmazale ugari ibili dira eskuizkribuaren ezkutukoak argitu nahiz azkeneko ehun urte hauetan, eta horiekin batera, saltsero, berritsu, pseudojakile eta parazientzialari ugari. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 47. orr.

2 martin saltsero ik martin 2.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus