Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ganorabako izond ganoragabea.

Jimmyren aita apur bat ganorabakoa zuan, kirolaria zuan… Ez naiz atera aita bezain ganorabakoa, eta ederki dakit bakarrik moldatzen, ama gajoak besterik uste duen arren. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 518. orr.

Ikasle bizimodu ganorabakoa. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 73. orr.

Zuen askatasun purtzil ganorabako horrek? Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 57. orr.

Artikulutxo bat egiten ari naiz astekari ganorabako batentzat. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 63. orr.

Hitzontzirik ganorabakoena gauza baita bururik sakonenarekin nor baino nor lasai aritzeko eta bereari gogor eusteko. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 303. orr.

Lehen ganorabako koadrila ederra juntetan zan karrera horretan, baina orain nota onenak daukezanak bakarrik sartzen dira. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ganorabako bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus