Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

paraleloki adlag paraleloan, modu paraleloan.

Pentsamentu batek ematen zidan, oroz gain, minik handiena: nire bizitzarekiko paraleloki Beatriz berea biziz joango zela, minutuz minutu eta gaurik gau. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 220. orr.

Hogei urtetan hasi nintzen independenteki bizitzen, baina gehienetan bi edo hiru bizileku ukan izan ditut paraleloki: Bordele/Hendaia, Paue/Hendaia/Donibane Lohitzune, Montréal/Hendaia, Parise/Hendaia... Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 125. orr.

Pertsonaia zenbait binaka aterako dira liburuan zehar, paraleloki denbora eta lekuak gurutzatuz. Berria - Kultura   2004-01-02

Era berean, sistematikoa den eta kategorien taulari paraleloki darion antolamenduaren legeztapenaren zordun gara oraindik. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 173. orr.

Alanbre sareetatik aski hurbil eta ortogonalki, presoen ohetegiak paraleloki altxatuak zituzten. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 11. orr.

Azken batean, dena doalako paraleloki eta ezer ez delako bukatzen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 183. orr.

Paraleloki, elkarteak izendatu misione karguduna, Christian Rodriguez, egun berean presentatu da zinetegian lanean hasteko. Herria   2002-11-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus