Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saltzaile (orobat saltzaille g.er., satzalle g.er. eta salzale g.er.) 1 iz zerbait saltzen duen pertsona.

Saltzaileak beren saltokiak atontzen ari dira, bi asto eta ohol bat, plazaren leku estrategikoenetan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 137. orr.

Saltzaileak ez du bere salgaia berreskuratuko. Elizen arteko biblia   Ez 7,13

Enpresaren funtzionamendua bermatzeko, bera eta saltzaile bat nahikoa zirela erabaki zuen. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 56. orr.

Aita saltzailea zen, amak dendan lan egiten zuen, eta ni bakarrik geratzen nintzen etxean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 106. orr.

Lanbidez saltzaile edo erosle dena erraz da ezagutzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 224. orr.

Eroslearen eta saltzailearen arteko tirabirak konpondu behar ditu. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 172. orr.

Saltzaileak galdegin zion besteari zein zen erosi nahi zuen ametsa. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 136. orr.

Bi saltzaile mokoka ari ziren eta haiengana oldartu zen, borroka eragozteko. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 174. orr.

Dendei zuzenean saltzen dieten saltzaile horietakoa izanen zara. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 43. orr.

Aitari iruditu zitzaion ziria sartu ziotela, eta saltzailearen kontra oihu egin zuen: [...]. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 44. orr.

Baldin eta ezin bazen bat bera baztertu, zerk eragozten zion hirurogei urteko bizitza-aseguruen saltzaile ohi bati haien arteko lerroetara sartzea? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 173. orr.

Kartzelara hezitzaileak eta liburu eta argazki pornografikoen saltzaileak! Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 33. orr.

Zure paperek musika-diskoen saltzaile gisa aurkezten zaituzte. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 43. orr.

Arrazoi berberagatik, Estatuak irabazi egiten du saltzaile gisa. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 77. orr.

Saltzaileak freskagarri-postuen marmolezko salmahaiak garbitzen ari ziren. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 332. orr.

Chicagon hasi zen, Marshall Field's-en lurrinen sailean saltzaile. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 46. orr.

2 (izenondoekin)

Handik egun gutxitara saltzaile ibiltariaren faktura jaso zuenean gutxi falta izan zuen bihotzekoa izateko. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 55. orr.

Mahaian hiru saltzaile bidaiari zeuden. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 196. orr.

Hauek autentikoak dira, [...] Cohibas marka banatzen duen saltzaile ofizialak ekarriak. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 60. orr.

Oro burgesak ziren; notario, abokatu, edo saltzaile aberatsak ziren. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 181. orr.

Arteztu egin zen bezeroa sartzen ikustean, eta saltzaile ernearen ohiko irribarrearekin hartu zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 70. orr.

Saltzaile horiek denak ikastaro berbera eginda zeudekeela, ikastaro estatubatuarra, ausaz, zeinean beraiek bezalako beste saltzaile gorbatadun irribarretsu batek, Ameriketatik etorriak, jakina, azalduko baitzien, Texasko azenturik onenarekin, jada ez duela balio garai batean bezala saltzeak, saltzaile erasokorraren garaiak joan direla. Jon Alonso   «Euskal karma» - 84. orr.

Bera frantsesa zela, oihal-saltzaile frantsesa. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 71. orr.

Saltzaile aditu eta amultsuaren moduek gidatzen zuten bere jokabidea. Saltzaile berantiarrenek ere beren liburu-txosna hamaiketarako zabaltzen zutela. Jon Alonso   «Euskal karma» - 49. orr.

Denda bateko saltzaile xumea. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 75. orr.

Arrain saltzaile zaharra, eserleku baten gainean makurturik, mendekuaren fintasunaz gozatzen ari zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 403. orr.

· Haren eskua eskuin-ezker mugitzen zen, saltzaile andre guztiak batera seinalatuz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 235. orr.

3 (izenlagunekin)

Txinatarrek nahi izan zutelarik merkataritza hori geldiarazi, europar saltzaileak -'dealerrak'- kanporatu zituzten. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 78. orr.

Tximino handi bat erosi omen zien feniziar saltzaile batzuei. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 41. orr.

Goizean goiz jaikitzen zen, sapelarra, artatxiki adarrak, txori opilak erosten zizkien handizkako saltzaileei. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 242. orr.

Auzoetako azoketarantz zihoazen handizkako saltzaileek jotako zartailu kolpeak entzuten ziren. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 55. orr.

Rambuteau eta Pont Neuf kaleen espaloiak ere gustuko zituen, fruituen pabiloien kantoia bereziki, txikizkako saltzaileak jartzen ziren tokia. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 263. orr.

Ohiko saltzailea medikuarenera joanik zen goiz horretan, eta hura dendara itzuli artean haren lekua betetzeko eskatu zion Harry-k Tomi. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 29. orr.

Hor baziren tokiko saltzaileak eta ere kanpokoak. Herria   2003-08-14

Lehendik ikusita nuen kaleko saltzaile bati bi domina erosi nizkion, lau liberatan. Jon Maia   «Riomundo» - 225. orr.

Kalez kaleko saltzaile bati erosi zion liburu bateko istorio bat kontatzen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 18. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zure saltzaile baimenean enpresaren izena ageri da... Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 43. orr.

Saltzaile lana aurkitu zuen Mila eta Bat Orrin. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 28. orr.

Saltzaile lanetan ibili zen lehen urtean bertan Urteko Saltzailearen saria eman zioten. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 34. orr.

Atez ateko saltzaile aurpegia jartzen saiatuko da. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 180. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gabriel Irisarrik ikusiak zituen edari-saltzaileak, ron barne-pizgarri saltzaileak batez ere, eta gozoki-saltzaileak, jende artetik oihuka. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 109. orr.

Baziren zapata-saltzaile poloniarrak, maskor-saltzaile turkiarrak eta perla-saltzaile errumaniarrak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 274. orr.

Kaleko tabako-saltzailearen paretik pasatzean beronek keinua egin dit Hussein seinalatuz. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 132. orr.

Gure borondateari entzungor eginez, prostituta, txulo eta droga saltzaileek periferiako auzoak gugana ekartzen dituzte ilunabarrean. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 177. orr.

-Bunny Kaiser da, Glendaleko altzari-saltzaile nagusia. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 22. orr.

Beste zeregin hoberik ez duen aseguru-saltzaile erretiratua baino ez naiz. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 172. orr.

Ez zuen onik izan, lore saltzaile haietako batekin lanean hasi zen arte. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 243. orr.

Inprimatzea sortu zen garaian liburu-saltzaile izatea! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 280. orr.

Zirtzil-saltzaile hura bilatuko bagenu... Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 49. orr.

Goiz batean, merkatu nagusian, liskar izugarria piztu zen Roseren eta arrain saltzaile baten artean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 218. orr.

Gaztanbera Cossonnerie kaleko andre fruitu saltzaile baten oparia zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 264. orr.

-Amets saltzailearen ipuinaz ari al zara? Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 134. orr.

6 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Ibrahim kanpa-denda saltzaileak bezala, ikasketak egitera Nichapurera bidali zuen hark ere bere semea. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 267. orr.

Marcel Martinen erru bakarra saltxitxa saltzaile itxura zuen alsaziar arrunt harekin oheratzea izan omen zen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 240. orr.

7 (izenondo gisa)

Denda osoan barrena ibili zen emakume saltzailearen bila. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 277. orr.

Neska saltzailearen deskribapena egin zion Perrettek. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 391. orr.

OL ez zen saltoki handi bat, eta bera ez zen azpiko jantzien saileko neska saltzaile pinpirin bat. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 129. orr.

Beharginak entzuten ziren biraoka, mutil saltzaileak [...] beren letania zolia deiadarka. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 45. orr.

Ez nuen lankide saltzaileak ikusteko gogorik izaten, itxura gaiztoa zuten, besterik ez esatearren. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 28. orr.

8 saldukeria egiten duena. ik traidore.

Saltzaileak seinale hau jarria zien: "Nik musu emango diodana, horixe da; atxilotu eta eraman arduraz". Elizen arteko biblia   Mk 14,44

Norbaitek bestela egiten badu, Judas saltzaile bilakatzen da eta Jaunaren gorputz-odolekiko errudun bihurtzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 109. orr.

Judas saltzaileak, Jesus kondenatua zutela ikustean, damu izan zuen eta zilarrezko hogeita hamar txanponak apaizburu eta herriko zaharrei itzuli zizkien. Elizen arteko biblia   Mt 27,3

Judas Santiagorena eta Judas Iskariote -Jesusen saltzaile gertatu zena-. Elizen arteko biblia   Lk 6,16

9 kale-saltzaile ik kale 23.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arma saltzaile (3); arrain saltzaile (11); aseguru saltzaile (4); barazki saltzaile (6); droga saltzaile (4); egunkari saltzaile (4); esne saltzaile (3); handizkako saltzaile (5); hegazti saltzaile (3); kale saltzaile (4); kaleko saltzaile (5); kaleko saltzaile bati (3); krispeta saltzaile (4); liburu saltzaile (13); liburu saltzaile baten (3); lore saltzaile (5); neska saltzaile (3); oihal saltzaile (7); periodiko saltzaile (3)

saltzaile andre (3); saltzaile baten dendan (3); saltzaile ederra (4); saltzaile ederrak (5); saltzaile eta erosle (3); saltzaile gazteak (4); saltzaile gisa (8); saltzaile ibiltari (8); saltzaile lanetan (4); saltzaile ohi (3); saltzaile txikiak (3)

tabako saltzaile (5); urdai saltzaile (10); urdai saltzaile ederra (3); urdai saltzaile ederrak (4)

arrain saltzailea (11); bakailao saltzailea (3); esne saltzailea (4); gurin saltzailea (3); hegazti saltzailea (7); ikatz saltzailea (3); liburu saltzailea (11); saltzailea izan (7); saltzailea izan zen (3); tabako saltzailea (3); urdai saltzailea (9)

arrain saltzaileak (20); arropa saltzaileak (3); barazki saltzaileak (3); droga saltzaileak (3); egunkari saltzaileak (6); entziklopedia saltzaileak (13); esan zuen saltzaileak (6); gurin saltzaileak (7); hegazti saltzaileak (8); ikatz saltzaileak (6); liburu saltzaileak (11); lore saltzaileak (5)

saltzaileak dira (4); saltzaileak erantzun (3)

sardina saltzaileak (3); tabako saltzaileak (7); txikizkako saltzaileak (3); urdai saltzaileak (13)

entziklopedia saltzailearen (6); liburu saltzailearen (5); lore saltzailearen (3); neska saltzailearen (3); saltzailearen jarrera (3); tabako saltzailearen (6)

liburu saltzaileari (3)

arrain saltzaileek (7); droga saltzaileek (3); liburu saltzaileek (9); tabako saltzaileek (5)

arrain saltzaileen (7); gipuzkoako liburu saltzaileen (5); liburu saltzaileen (13); liburu saltzaileen elkarteko (4); saltzaileen elkarteak (3); saltzaileen elkarteko (4)

tabako saltzaleak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus