Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

negoziaketa 1 iz negoziatzea.

Aljerko negoziaketak amaitu zirenean. Jokin Urain   «Errotarria» - 178. orr.

Hiru urteren buruan, [...] Menelao bidali zuen Jasonek, erregeari dirua eraman eta garrantzizko arazoen negoziaketa egin zezan. Elizen arteko biblia   2 M 4,23

Abian zeuden negoziaketetan bazegoela nolabaiteko itxaropena denak ontziratzeko agindua lortzeko. Jokin Urain   «Errotarria» - 34. orr.

Turkiarekiko negoziaketak abian jartzeko. Berria - Mundua   2004-12-15

Negoziaketak eten egin ziren bolada batez. Jokin Urain   «Errotarria» - 32. orr.

Elkarretaratzearen ondotik negoziaketak izan dira langile eta nagusien artean baina aintzinamendurik gabe denen buru. Herria   2001-02-22

Lanaldi murrizketaren eskaera alde batera uzteko exijitu diote, negoziaketarekin jarraitzeko. Berria - Ekonomia   2004-07-20

Elkarrizketa, harremanak, edo transferentzien negoziaketa eskaini, eta, bitartean, Ibarretxe plana usteltzen utzi, beste mota bateko akordiobidea nagusi dadin. Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Gatazka gainditzea elkarrizketa, negoziaketa eta hitzarmen baten ondorioz etorriko da. Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Lanpostu berrien negoziaketak EDF-ean. Herria   2004-07-08

Negoziaketak, hala ere, gogorrak izango dira. Berria - Kirola   2004-05-26

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Era berean, pazientzia eskatu zuen «negoziaketa prozesuak luzeak baitira». Berria - Kirola   2004-01-14

Konponbiderako Mahaia, Negoziaketa prozesua, akordiorako prozesua ez da ordezkaritza instituzionaletik abiatzen. Berria - Harian   2005-04-02

Buruzagi xiitaren eledun Kais Al-Jazalik adierazi zuen atzo gudukak areagotuko direla, AEBetako ordezkariek negoziaketa mahaitik ospa egin ondoren. Berria - Mundua   2004-04-18

Negoziaketa saioaren ondoren maila eraginkorrago batean sartu nahi izan dugu. Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Gogora ekarri zuten sindikatu batzuek negoziaketa mahaia utzi zutela, behin Osasun Sailari lanpostuei buruzko legea ez betetzea leporatu ondoren. Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Euskal Herriaren interesen defendatzeko eta gatazkaren konponbideari begira balizko negoziaketa ildo bati jarraikiz, Herri Ordezkaritza osatzeko proposamena luzatu genuen. Berria - Euskal Herria   2004-10-14

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Frantziak gai guztiak aipagai ezarriko ditu Turkiaren kidetze negoziaketen barruan, hauen artean genozidio armeniarraren kontua. Berria - Mundua   2004-12-15

Paisleyk erantzun zionez, bake negoziaketan akordio batera iristea gustuko izango luke, baina, akordioak justua izan beharko luke. Berria - Mundua   2004-11-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus