Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

negoziatu, negozia, negoziatzen 1 du ad negozioak edo tratuak egin, helburu jakin bat iristeko asmoz.

Zer negoziatu behar du, gainera, irabazleak? Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 18. orr.

Elkarrekin negoziatzen duten bi nazio elkarren mendeko bihurtzen dira: batak erosteko interesa badu, besteak saltzekoa, eta batasun guztiak elkarren premiaren gainean oinarritzen dira. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 10. orr.

Lagun hurkoarekin borrokatu baino negoziatu nahiago ditek. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 43. orr.

Familia bien artean eztabaidatu eta negoziatu zituzten ezkonsariak eta elkarketaren gorabeherak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 14. orr.

Tom Manhattanen zen arratsalde horretan, Harryrekin, berriki hildako idazle baten alargunarekin negoziatzen haren senar zenduaren liburutegiko liburuen gainean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 135. orr.

-Zurekin buruz buru negoziatu nahi nuke. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 156. orr.

Bera izan zen eusko gudarien errendizioa italiarrekin negoziatu zuena. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 100. orr.

Horrela De Valerak publikoki uko egin ziezaiokeen negoziatu zen itunari, baina isilean, ordea, konponbidearen baldintzak onartu eta bere abertzaletasun puruaren karisma gorderik geratzen zen. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 76. orr.

Gaztetan ez da printzipioekin negoziatzen. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 73. orr.

Salatu dute ezin izan dutela jakin Deskontua negoziatu aurretik, nekazaritza laguntzak berrikusi behar zirela zioen Londresek. Herria   2002-11-07

Baionak BAM hiri elkargoarekin negoziatua duen urte anitzetako planaren kontu zer eginen den xuxen heldu den urtean. Herria   2002-11-07

Israelekin zeharka negoziatzeko prest zegoela esan zuen astelehenean. Berria - Harian   2006-01-25

2 ondasunak saldu nahiz erosi, irabaziak lortzeko.

Bertan, besteak beste, akzioak, enpresen partaidetzak, edota enpresen zorrak (obligazioak, bonoak edo letrak) negoziatzen dira. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 221. orr.

Oporrak eskatu zituen bere nagusiari, kredito bat negoziatu banketxearekin eta hegazkin txartelak erosi. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 41. orr.

Espainian, Filipe II.ak, haren aita Karlos V.ak bezalaxe, etengabe negoziatu behar izaten zituen negozio-gizonekin bere politikagintzaren finantza-bitartekoak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 34. orr.

Haiek aspaldi egin diote uko beren kredituak berriz negoziatzeko aukera orori. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 157. orr.

Enpresak borondatezko hartzekodunen konkurtsoan deklaratu du gizarte segurantzarekin duen zorra negoziatzen jarraitzeko. Berria - Kirola   2006-04-05

Hauekin duen zorra 88.000 milioi dolar, bonoetan negoziatzeko prozesuan hamaika tirabira sortu dira. Berria - Mundua   2004-03-10

Enpresak hartzekodunen konkurtsoan deklaratu behar izan du ordainketa negoziatzen jarraitzeko, eta Asegarcek zorra ordaintzeko kaudimenik ez duela aitortu du. Berria - Kirola   2006-04-05

3 (era burutua izenondo gisa)

PANeko presidente Mahmud Abbasek «bake negoziatua» lortzeko deia egin dio Olmerti. Berria - Harian   2006-03-30

Irtenbide negoziatuaren puntua salbu. Berria - Harian   2006-01-07

Irtenbide politiko negoziatua ezker abertzalearen lorpena bihur zitekeelako. Berria - Harian   2006-01-07

Aterabide negoziaturik lortu ezean, borroka armatuari berriz ekingo diozue? Berria - Harian   2006-04-22

Indarkeria eta bazterketa dira konponbide elkarrizketatu eta negoziatua benetan trabatzen duten faktoreak. Mugak ezartzeko erabakia negoziatua edo alde bakarrekoa izango dela ere adierazi du. Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Kontratuen Foru Legeak dio prozedura negoziatua, aurrekontu gutxiko lehiaketetan bakarrik egin daitekeela. Berria - Euskal Herria   2004-12-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berriro negoziatu (4); berriz negoziatu (7); epeak negoziatu (3); etarekin negoziatu (12); gobernuarekin negoziatu (4); irtenbide negoziatu (6); klausula negoziatu (3); mahaian negoziatu (4)

negoziatu bat (4); negoziatu beharra (5); negoziatu beharreko (11); negoziatu beharreko gaia (3)

ordezkariekin negoziatu (3); palestinarrekin negoziatu (3); sindikatuekin negoziatu (8); sindikatuekin negoziatu beharreko (3); zer negoziatu (8)

gatazkari irtenbide negoziatua (4); irtenbide negoziatua (9); irtenbide politiko negoziatua (5)

sindikatuekin negoziatuko (3); terroristekin negoziatuko (3)

etarekin negoziatzea (3)

negoziatzearen alde (3); negoziatzearen aldekoa (3)

akordio bat negoziatzeko (4); aurrekontuak negoziatzeko (5); bakea negoziatzeko (4); baldintzak negoziatzeko (4); erreforma negoziatzeko (3); estatuarekin negoziatzeko (7); etarekin negoziatzeko (3); gerrillariekin negoziatzeko (3); gobernuarekin negoziatzeko (5); hitzarmen kolektiboa negoziatzeko (10); hitzarmena negoziatzeko (12); ituna negoziatzeko (6); lan hitzarmena negoziatzeko (5); lan ituna negoziatzeko (6)

negoziatzeko asmoa (4); negoziatzeko asmorik (4); negoziatzeko aukera (14); negoziatzeko aukerarik (5); negoziatzeko aukerarik ez (3); negoziatzeko batzorde (3); negoziatzeko beharra (4); negoziatzeko bilera (3); negoziatzeko borondate (8); negoziatzeko borondatea (16); negoziatzeko borondatea agertu (4); negoziatzeko borondaterik (32); negoziatzeko borondaterik ez (23); negoziatzeko borondaterik eza (3); negoziatzeko deia (10); negoziatzeko deia egin (8); negoziatzeko duen (3); negoziatzeko erabateko (3); negoziatzeko eskaintza (3); negoziatzeko eskatu (17); negoziatzeko eskatuko (4); negoziatzeko eskubidea (5); negoziatzeko garaian (4); negoziatzeko mahaian (3); negoziatzeko prest (79); negoziatzeko prest agertu (14); negoziatzeko prest dagoela (9); negoziatzeko prest jarraitzen (3); negoziatzeko tartea (5)

palestinarrekin negoziatzeko (4); palestinarrekin negoziatzeko prest (3); plana negoziatzeko (3); proiektua negoziatzeko (3); soldatetan negoziatzeko (3); soldatetan negoziatzeko tartea (3); zuzendaritzak negoziatzeko (3)

baldintzak negoziatzen (3); berriro negoziatzen (7); berriro negoziatzen hastea (3); berriz negoziatzen (3); erreforma negoziatzen (3); estatutua negoziatzen (3); ezkutuan negoziatzen (3); gobernuarekin negoziatzen (5); hamasekin negoziatzen (3); hasi ziren negoziatzen (3); hitzarmena negoziatzen (15); ituna negoziatzen (18); ituna negoziatzen hasteko (4); lan hitzarmena negoziatzen (10); lan ituna negoziatzen (13); negoziatzen aritu (15); negoziatzen hasi (28)

negoziatzen ari (112); negoziatzen ibili (7); negoziatzen jardun (3); negoziatzen jarraitu (6); negoziatzen jarraituko (6); negoziatzen jarraitzea (5); negoziatzen jarraitzeko (34); negoziatzen jarraitzeko asmoa (9); negoziatzen jarraitzeko borondatea (4); negoziatzen jarraitzeko prest (4); negoziatzen jarraitzen (4); negoziatzen segituko dute (3)

su etena negoziatzen (3)

ituna negoziatzera (7); ituna negoziatzera esertzeko (3); lan ituna negoziatzera (7); negoziatzera behartu (10); negoziatzera behartuta (4); negoziatzera behartzeko (5); negoziatzera deitu (7); negoziatzera eseri (3); negoziatzera esertzeko (11); negoziatzera esertzeko eskatu (6); negoziatzera joan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus