Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saltze 1 iz norbaiti zerbait ematea diru kopuru baten truke.

Saltze horrek arrakasta haundia zuen, baitezpadakoa baitzen etxeetan ikatzaren ukaitea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 69. orr.

Bisitatzen ahalko dira horgo biziguneak, lantokiak eta ere saltzeen gela. Herria   2004-09-16

Bere saltzeen % 60a segurtatuko diote lantegi horiek. Herria   2004-03-04

Ezagutu dugu bestalde Donibaneko oihal saltzaile bat, Auritze eta Aezkoako jende anitzi, "Montañesa" autobusan etorriak, saltze onak egiten zizkiena astelehenetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 95. orr.

Bertze saltze handi zenbaiten mentura ere badela, hala nola aipatzen den Antoneneko eremuak, Euskal Herriko pottokaren eremu famatu horiek. Herria   2004-09-02

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Badute aipaldi barnekaldeko lur saltze horiek. Herria   2004-09-09

Bixkotx saltze bat eginen da ere plazan. Herria   2005-03-03

Igandean, puska saltze handi bat antolatzen dute egun osoan. Herria   2005-11-03

Trebeak izan baitziren nola hidraulika kontutan hala ehunki lantze eta saltze kontutan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 151. orr.

Kapital saltze batekin. Berria - Ekonomia   2004-06-16

Han bazegoen, mutil gisa, frantses bat José Pellou, eta honekin biziki aise zen aditzen gure Aguirre, bere haragi saltzeetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bixkotx saltze (8); bixkotxa saltze (11); bixkotxa saltze bat (8); lur saltze (10); saltze bat eginen (4)

bixkotx saltzea (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus