Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nafar (2497 agerraldi, 70 liburu eta 1150 artikulutan; orobat napar g.er.; nafartar 159 agerraldi, 11 liburu eta 109 artikulutan; eta nabartar g.er.) 1 izlag Nafarroakoa, Nafarroari dagokiona.

Lapurdi aldean nafar erregeek inor lagun sendorik bazuten, Garrotarrak ziren horiek. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 31. orr.

Zenbat denboraz luzatu ziren errege nafarraren eta enperadorearen arteko isilpeko solasak? Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 72. orr.

Bazuen Martinek arerio bat, mutil nafar bat, Ebroko Erriberakoa, karabinero baten semea. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 70. orr.

Harri eta zur gelditu ziren nafar ordezkariak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 86. orr.

Berta Maurac-ekoa dama gaskoi gaztea zen; gazte bezain eder pertxenta; Nuño Inthalatzia, berriz, zaldun nafar prestua. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 160. orr.

Bi liburu zale handi eta euskal liburugile haiei, eskaintzen diet, maiteko zuketen nafar teologoaren artikulu sorta hau. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 9. orr.

Nafar Doktoreari agindu zioten presondegitzat har zitzan bere etxean zeuzkan egoitzak eta ez zedila handik nehora jalgi. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 24. orr.

Ikasgaienartekoa zen Irakasle Nafarraren ikasbidea, baina artzain teologiari emanez lehentasuna. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 36. orr.

Metropolian, merkatari nafar batekin egin zuen topo. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 178. orr.

Bazekien nafar herrietan nola apaila pilota txapelketak mutiko gazteen artean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 46. orr.

Euskarazko "pillota" hitzak, nafar erromantze zaharretik sortua behar du. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 147. orr.

Nafar ekonomia moteldu eginen bada ere. Berria - Ekonomia   2004-11-10

Zeren eta nafar etorkikoa izanez, Felipe Errege Jaunaren menpe bainaiz. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 224. orr.

Nafar euskalduna nazioz eta bihotzez. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 17. orr.

Nafar abertzale erdaldunenak, berriz, ez du behin ere "País Vasco-navarro" esango. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 99. orr.

Nafar karlistek Francok euskara errespetatzea lortu izan balute [...]. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 195. orr.

Nafarroako eskuizkribu zahar asko xehero ikusia zen Yanguas nafarrak, hala dio bere "Diccionario de Antiguedades" ezagunean: [...]. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 56. orr.

· 2 iz Nafarroako herritarra.

'Nafarrak Irunen sartu dira', esan zuen beste batek. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 44. orr.

Eusebiok berak ezagutzen zituen, bere herrian, 36ko gerlatik ihesi etorri nafarrak. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 66. orr.

Erriberako nafarra zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 150. orr.

Bigarren milurtearen bezperan zazpiehun kideko tribua osatzen genuen, erdiak lapurtarrak, laurdena nafarrak eta gaineratikoak ipar zein hego amerikarrak. Itxaro Borda   «%100 basque» - 19. orr.

Hegoaldean, berriz, nafar eta bizkaitar askok euskara batua Gipuzkoako hizkeratzat daukate. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 245. orr.

Espainolek eta nafar arnegatuek hurrengo urteko udaberriaren bukaeran jo zuten kontraerasoa. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 48. orr.

Euskaraz ere polito ikasi duen nafar jatorra duk gainera. Txillardegi   «Putzu» - 93. orr.

Erdaldunak ziren, nafarrak, unibertsitateko giro ezkertiar espainolean haziak eta PCEtik pasatakoak edo haren altzoan ibiliak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 93. orr.

3 nafar gorri (ardoa)

Eta ekarri nafar gorri gehiago ere, hau amaitu egin da eta.Ordura arte nafar gorriarekin sorgortu samar egon banintzen ere, berehala suspertu nintzen eta itzulera haren xehetasunak galdetu. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 131. orr.

· Gorri nafarra eskatu dio euskaraz zerbitzari beltzaranari. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 185. orr.

· (haizea) Ipar gorria gogoan izanik edo, nafar gorria ere deitu izan diote haize hotz horri. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 468. orr.

Ekialdeko ukitua duela, baina Pirinio eta Auñamendi elurtuetatik pasatutakoan, hozkirria eraginez datorrena, ahulago, horri Ipar ttikia deitu izan zaio, nafar gorria ere bai, Ipar gaiztoagoaren koloretik baduelako. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 457. orr.

4 nafar-lapurtera XX. mendearen erdialdean Iparraldean lapurtera eta behe-nafarrerarekin eratu zen literatura-euskalkia; lapurtera eta behe-nafarrera biltzen dituen euskalkia.

Gipuzkera, bizkaiera, nafarrera, nafar-lapurtera, zuberera... euskalkiak baino, eredu sozialak egon direla esango nuke. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 88. orr.

Gustave Flaubert, nafar-lapurteraz. Berria - Kultura   2006-04-13

Ez baikenuen haatik, nafar-lapurterazko gure euskalkian, neholaz oraino ez gizakirik ez pertsonarik ez asmatu, ez onartu! Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 106. orr.

"Nafar-lapurteraren" gramatika deitu zion Lafittek bereari, eta izen horixe begitantzen zait, neuri ere, herrialde bi horietan garatu den euskalkia izendatzeko egokiena. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskara nafar (7); herri nafar (4); mendizale nafar (4); mendizale nafar bat (3)

nafar abertzale (6); nafar ateneoak (5); nafar gazteak (3); nafar gobernuak (10); nafar gobernuaren (5); nafar guztien interesak (4); nafar hegoa (3); nafar herritar (3); nafar herritar talde (3); nafar hizkuntza (3); nafar lapurtarra (8); nafar lapurteraz (5)

atzelari nafarra (3); behe nafarra (4); doktor nafarra (18); egoi martinez nafarra (5); erdilari nafarra (6); euskara nafarra (4); garcia acosta nafarra (3); goi nafarra (3); jokalari nafarra (3); koldo gil nafarra (5); nafarra izan (6); patxi vila nafarra (3); talde nafarra (3)

arkitekto nafarrak (3); artista nafarrak (3); atezain nafarrak (3); atzelari nafarrak (3); aurrelari nafarrak (10); david latasa nafarrak (3); doktor nafarrak (16); egoi martinez nafarrak (6); erdilari nafarrak (9); garcia acosta nafarrak (3); irakasle nafarrak (3); jokalari nafarrak (11); nafarrak irabazi (8); nafarrak irabazi du (3); nafarrak izan (9); nafarrak izan ziren (6); nafarrak izango (3); nafarrak izango dira (3); nafarrak nagusitu ziren (4)

nagusi nafarrak (4); nagusitu ziren nafarrak (10); patxi vila nafarrak (4); politikari nafarrak (8); sozialista nafarrak (3); talde nafarrak (11); taldeko nafarrak (3); txirrindulari nafarrak (3)

aurrelari nafarraren (5); doktor nafarraren (9); errege nafarraren (3); idazle nafarraren (3); politikari nafarraren (4); talde nafarraren (4)

doktor nafarrari (4)

euskara nafarrean (5)

etorkizuna nafarrek erabakiko (5); galdu zuten nafarrek (6); hartuko dute nafarrek (3); ikasle nafarrek (3); irabazi zuten nafarrek (7); jokalari nafarrek (5); jokatuko dute nafarrek (5); lortu dituzte nafarrek (3); lortu zuten nafarrek (9); nafarrek erabaki (7); nafarrek erabakiko (11); nafarrek erabakiko dute (5); nafarrek erabakitzeko (3); nafarrek erabakitzen dutena (5); nafarrek irabazi (3); nafarrek nahi dutena (4); nafarroaren etorkizuna nafarrek (3)

euskal nafarren (3); nafarren ahotsa (5); nafarren alde (8); nafarren arma nagusia (3); nafarren atea (3); nafarren aurka (6); nafarren aurkari (5); nafarren babesa (3); nafarren borondatea (10); nafarren borondatearen (4); nafarren erabaki eskubidea (3); nafarren erabakitzeko eskubidea (7); nafarren esku (5); nafarren eskubideak (3); nafarren gehiengoaren (3); nafarren helburua (5); nafarren hizkuntza (3); nafarren interes (3); nafarren interesak (8); nafarren kontra (4); nafarren nahia (3); sozialista nafarren (5)

juan gorriti nafartar (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus