Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xiringa (orobat jeringa g.er.) 1 iz gorputzean isurkariak barneratzeko sendagintzan erabiltzen den ponpa txikia.

Anestesia gehiago behar zuen, eta erizainak flasko bat luzatu zion xiringa betetzeko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 104. orr.

Barealdi horrek, aitzitik, urduri jarri zuen erizaina; xiringa bat prestatzen hasi zen, zerbaitekin betetzen. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 341. orr.

Zundatik barrena erraza da xiringa arrunt batez erauzkinak urdailera helaraztea. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 165. orr.

Pipiak jotako zulotxoak xiringa batez xilofenaz bete litezke. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 54. orr.

Poliziak xiringak, odol poltsatxoak eta ur destilatuko anpuluak atzeman zituen logeletan. Berria - Kirola   2006-02-28

2 (drogaren munduarekin loturik)

Droga, edozein motatakoa eta nahi adina zegoen han, joaten zinen aurpegia garbitzera eta harraska odolez zipriztinduta, xiringa garbitzen ibili zirelako. Jokin Urain   «Errotarria» - 153. orr.

Dena prest zegoen, xiringa barruan eta, azkenean, lerrotxoa prestatu nuen. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 77. orr.

Horrelako xiringa ederrekin piko bat sartzera edonor animatuko litzateke, pentsatu nuen. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 117. orr.

Orkatilan xiringa bat du sartuta. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 190. orr.

Pertsona infektatu baten odolarekin kutsatutako xiringa. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 120. orr.

Gaixo zegoen beste baten xiringa kutsatua erabiltzeagatik. Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Beheranzko bidea hartu nuen, eta ezponda baten, hiru xiringa jaurtiak zeuden bazterrean. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 70. orr.

Astiki xurgatu nuen, bafada nikotinatsua birika aseetara xiringa baten karga zainean bezain astiki bidaliz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 392. orr.

Pegatinan baino biziago segitzen dute neure buruan aspa gorri batez ezabatutako xiringak, haren alboko dianak, letra gorriz idatzitako Trafikanteak, hormara! aldarriak. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 107. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Urdaileko minbiziagatik hilzorian eta oinazez zegoela, morfina xiringak aringarri bakar, emeki-emeki iraungi zitzaion bizia. Orratz xiringa txiki batzuk ikusiko dituzu, injekzioaren momentua erakusteko marraztuak. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus