Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gantzutu (Egungo testuen corpusean 261 agerraldi), gantzu(tu), gantzutzen 1 du/da ad zernahi gai koipetsu edo oliotsuz igurtzi.

Zerri-koipez gantzutu dut. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 78. orr.

Gizon ile-zuri batek bizkarreko zauriak olioz eta ukenduz gantzutzen zizkidala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 396. orr.

Ezaxola, gurinaz gantzutu nuen croissantik hurbilena. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 262. orr.

Eta haren bular oparoak ere gantzutu nituen nire ontziko ukenduarekin. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 225. orr.

Orduan, lurretik jaiki zen Dabid, bainatu eta usain gozoz gantzutu zen, eta jantziak aldatu zituen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 57. orr.

Ez dadila nire ahoa izan, neure burua gantzutuko duen gaiztoen olioa. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 253. orr.

· Emakume batzuk erantzi egiten zituen gerritik gora, gantzutzen zizkien eztiarekin bularra eta bizkarra eta lumak jartzen zizkien; besteei ilea mozten zien edo breaz gantzutu, eta gero bizkarrean itsasten zien. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 117. orr.

2 hed

Medikuek ere, haurrei asentsio belar higuingarria eman nahi dietenean, edontzi ertzak ezti likore gozoz eta beilegiz gantzutzen dituzten bezala. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 83. orr.

Berdin ezpainak, gorri apal ene idurikoz berri batez gantzutuak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 165. orr.

3 irud

Gure doktrina Pierideen hizkuntza ahogozagarrian azaldu eta Musen ezti gozoz gantzutu bezala egin nahi izan dizut. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 83. orr.

Lanpostua lortzeko, goian daudenak diruz ongi gantzutu behar dituzu. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 45. orr.

4 (norbait, errege bihurtzeko)

Tzadok apaizak eta Natan profetak gantzutu dezatela han Salomon Israelgo errege. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 280. orr.

Nik gantzutu zintudan Israelgo errege, eta Saulen eskuetatik askatu. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 56. orr.

Hara heltzean, gantzutu Hazael Siriako erregetzat. Elizen arteko biblia   1 Erg 19,15

Hartu zuen Samuelek olioz beteriko adarra, eta gantzutu zuen bere anaien aurrean. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 46. orr.

Apaizek erregeak gantzutzen dituzten bezala, / jendailaren gidari diren zerriak ere hala. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 122. orr.

Joax, errege izateko gantzutua. Elizen arteko biblia   2 Kro 23,1 tit

· Moisesek eman zion apaizgoa Aaroni, olio sakratuz gantzutuz. Elizen arteko biblia   Si 45,15

Horiek gantzutu eta sagaratu zituzten apaiz-zerbitzurako. Elizen arteko biblia   Zen 3,3

5 (zerbait, sagaratzeko)

Bet El-go Jainkoa naiz ni, non harria gantzutu baitzenuen eta niri boto egin. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 75. orr.

Gauza desiragarrienen aldarean betiko santutuak, gantzutuak eta edertuak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 189. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Biguna naiz, errege gantzutua izan arren. Elizen arteko biblia   2 Sm 3,39

Salomon Israelgo errege gantzutua. Elizen arteko biblia   1 Erg 1,38 tit

Zalantzarik gabe, aurrean du Jaunak bere gantzutua. Elizen arteko biblia   1 Sm 16,6

Jaunak du epaituko lur osoa, bere erregeari emango dio agintea, jasoko du bere gantzutuaren kopeta. Elizen arteko biblia   1 Sm 2,10

7 ile-gantzutu

Perfumaturik eta ile-gantzuturik zegoen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 231. orr.

Espainian legionario ibilitako tipo ile-gantzutu eta andrezale batekin. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus