Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xirio 1 iz ipar kandela.

Eliza barnea, dena xirio eta intsentsu ke, izerdi usainari nahasirik, beilariez mukurru betea zen, otoitz zurrumurru bat goiti zoala zilarrezko Birjinari buruz. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 180. orr.

Hara heltzearekin, giltza andana bat atera zuen, sartzea argitzen zuten xirioetarik bat hartu, eta bi guardek zaindu atea ireki. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 200. orr.

Igandean, Parropiako gaztek salduko dituzte, berek egin xirio edo tortxak eliza atetan. Herria   2005-12-01

Lehen janaldia egin ondoan, ostalertsak saltzen zizkien xirioak, zortzi edo hamar soseko peza paga-araziz, erdia balio zutelarik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 214. orr.

2 (izenondoekin)

Ibarreko eliza ttipiak ukan du orduan bisitari, barnea alegeratzen zitzaiola beilariek pizten zituzten hamarka xirio ttipieri esker. Herria   2002-09-05

Opariak orijinalki egiteko ideia ugari aurkituko duzue: oihalkiak nasaiki koloratuak, kolorezko kristalkiak gasagarrean edo labean landuak, larrukiak, xirio apaingarriak, haurrentzat zurezko apainki eta puzzleak, larru eta txapinak, joiak, eltzeak... Herria   2002-12-19

Andere serorak bazituen aldare gainean zenbait xirio piztuak eta zeremonia bururatuta hiltzen zituen bat bertzearen ondotik eta usain hura hedatzen zen eliza guzian. Herria   2003-03-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus