Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euria xirri-xirri egin arren, sekula baino ederrago iritzi nion gure hiriko gauari. Hauek, mendi kasko eta lepoei kateatuta gelditzen direnean, xirimiri eta lanbro gisara, xirri-xirri botatzen dutena, ia beti, han goian, mendian gelditzen da. Alberto Ladron Arana «Xake mate» - 87. orr.
Zintzur karranka ematen zuen musika aditzen zen, mutiko isiotuak higiarazten zuen panderetaren xirri-xarrak suge-ozenaren ezpalen karkara zinominokatzen zuela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma» - 139. orr.
Emaztearen oihu eta negarren oihartzuna biderkatzen zuen labanaren mihian hara-hona zebilen xorroxtarriaren xirrixarra metalikoak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma» - 25. orr.
Autoak aurpegi kontra, nondik bazterrera egingo, bide izkinatik xirri-xarra hasi zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak» - 93. orr.
xirri xirri (4)