Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

samartu, samartzen 1 ad (aditz baten era burutuaren eskuinean eta laguntzailerik gabeko formetan)

Harritu samartua nago oraingoz, ez zen hau nik espero nuena. Ohitu samartua zegoen ordurako Maddalenen nortasunaren gorabehera eta purrustadekin. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 83. orr.

Utzi samartua zegoen kanpotik, baina behiak, bihotzak, arranoak, loreak zeuzkan sabaian margotuta. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 210. orr.

Esan diot gurean autoa jainkotu samartua dugula. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 87. orr.

Funtsean, trinkotu samartuak ditugun zenbait eredu eta pentsamolde aldatu beharko ditugu. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 220. orr.

Gero, berriro kanila itxi samartuaren azpian ipini zuen edontzia. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 76. orr.

So egin nien, ez nostalgiarik gabe, neure eskuizkribuei, zirriborro bukatu samartuari eta Artemido-ren ametsei buruzko tratatuari. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 201. orr.

Muturra jenio txarrekoa zuen, eta zanpatu samartua, buruz aurrera adreiluzko horma bat jo izan balu bezala. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 54. orr.

Galdu samarturik utzi zuen Rekexo ohar horrek. orain kontu hura ahaztu samarturik zegoen auzoan, beste albiste berriagoek estalirik. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 113. orr.

Bere izualdiaz lotsatu samarturik, Harryk ez zion ezer esan Roni. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 210. orr.

Argizaria da -esan zuen berehala, txunditu samarturik-. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 155. orr.

Arazorik presazkoenak bederen konpondu samarturik utzirik, Skagen hirira [...] abiatu ginen nire zalgurdian. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 257. orr.

Loratu samartuta egon behar horrelakoak oihukatzeko, izan ere, frankisten presondegi batean. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 43. orr.

Fionnek txundituta begiratu zion, baita dezepzionatu samartuta ere. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 59. orr.

Harrizko bankuaren ondoan gelditu zen zutik, uzkur eta nahastu samartuta. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 60. orr.

-Ederki asko dakit -esan zuen goxo, mindu samartuta- ni ez naizela mundu honetarako egokia. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 109. orr.

2 (aditz baten era burutuaren eskuinean, eta aditz jokatu gisa)

Lotsagarrizko eusbakofharen sasiak jan samartu dizkigu oraintxe bazter guztiak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 96. orr.

Bukatu samartu ziren hango lanak (edo egiteko gelditu), ixildu ziren erromeriak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 169. orr.

Uko egin gaueon; eta horrek erosotu samartuko dizu hurrengo abstinentzia. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 155. orr.

Horixe da, hain zuzen, gaur egun galdu samartu duguna. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 136. orr.

Beharbada Unamuno-ren pentsamendua bera hizkuntzari buruz orokorki ez da aldatu, esango genuke, baina interesa galdu da edo galdu samartzen ari da euskarari buruz. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 130. orr.

Alboan nuen gizaseme gorraizetu samartzen hasiari bere estasi-une propialari buruz itaundu nion. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 155. orr.

· Hanna ere lasai samartu zen... Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 197. orr.

Izu-samartu naiz, benetan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 258. orr.

3 (izenondo edo adizlagun baten eskuinean eta laguntzailerik gabeko formetan)

Ordaintzeke dauden epeak kita litezke eta artean ere zerbait geratuko litzateke; hori bai, ordea, urri samartua. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 59. orr.

Ilun samartua da kanpoan, eta kontuz ibili behar dut. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 162. orr.

Eta behar bada, ez gutxiagotan, oinaze erdi asmatu, negar eta espantu haundi samartu, eta kontu ilun ikaragarrituen gailurrean errukia sortzeko sastakai beltz gisan ere. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 82. orr.

Goizetik ere mozkor samarturik baitzebilen. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 18. orr.

Eskueran izango duzu giza ergelkeria ere, lingirdatsu eta likatsu samartua beroaren eraginez. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 151. orr.

Baina gure protagonista adinean aurrera samarturik zegoen eta jokabide zuhurreko gizon hotza zen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 140. orr.

Gero, urtetan aurrera samartutako emakume bat jaitsi zen. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 56. orr.

Datuen razzia aurrera samartua genuelarik, gero eta gehiago nabarmentzen ari omen zen hutsune baten berri eman zigun irakaslea. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 118. orr.

Adinean aurrera samartutako bikote bat zihoan beste autoan. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 200. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

galdu samarturik (3); kezkatu samarturik (3); lotsatu samarturik (3); nahastu samarturik (4)

mindu samartuta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus