Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikararazi, ikararaz, ikararazten (orobat ikara arazi; Hiztegi Batuan ikararazi agertzen da) du ad ikaratzera behartu.

Hobengabeak gartzelaratzen dituzu eta hainbat inozente halaber ikara arazten. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 126. orr.

Emakume guztiek duten ostrukaren lotsakortasun hori ez ikararazteko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 242. orr.

Larriki zauritu abere desesperatu oihua bota zuen, etxeko hormak ikararaziz. Itxaro Borda   «Hiruko» - 41. orr.

Urduritasun arraro batek ikararazten dizkit begiak eta gorritzen dizkit ezpainak. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 411. orr.

–Ni ez naiz inoren gaizkidea, Gabriellerena ezbehar bat izan zen, txolinduta zegoen eta erori egin zen yatetik –oihuka esan zuen, salaketak ikararazia. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 286. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus