Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nafarrera 1 iz Nafarroako euskalkia.

Gipuzkera, bizkaiera, nafarrera, nafar-lapurtera, zuberera... euskalkiak baino, eredu sozialak egon direla esango nuke. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 88. orr.

Bizkaieraren eta nafarreraren arteko aldea handiagoa da gaztelaniaren eta katalanaren artean dagoena baino. Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Bizkaierak, gipuzkerak eta nafarrerak hiruna [euskaltzain oso] behar dute gutxienez. Berria - Kultura   2004-06-25

2 behe-nafarrera Bonaparteren sailkapenean, batez ere Iparraldeko Nafarroan Lapurdiko ekialdean mintzatzen den euskalkia.

Bernardo Garro "Otxolua"k Barbieren ixtorio-mixterioak behe nafarreratik bizkaierara aldatu zituenean, Ipuin-Mipuinak izenburupean argitaratu zituen Euzkadi aldizkarian. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 37. orr.

Euskalki guztiak jorratu zituen: gipuzkera, bizkaiera, goi-nafarrera, erronkariera, lapurtera, ekialdeko behe-nafarrera, zuberera eta mendebaldeko behe-nafarreraren aditzen morfologiekin liburuak argitaratu zituen. Berria - Kultura   2004-01-11

3 goi-nafarrera Bonaparteren sailkapenean, batez ere Hegoaldeko Nafarroan mintzatzen den euskalkia.

Aezkeraz, esaterako, laurogei grabazio daude, baztaneraz ehun eta hemezortzi, goi nafarreran zazpiehun baino gehiago, zaraitzueraz hogeita hamar, eta Nafarroako gipuzkeraz, berriz, ehun eta laurogeita hamar. Berria - Kultura   2004-05-15

"Arraioa!", pentsatu duzu, "nola bete daitekeen hainbeste folio hegoaldeko goi nafarreraren kontsonante frikariei buruz!". Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus