Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garai1 1 iz nolabait mugaturiko denbora bitartea.

Edozein leku, garai eta egoeratan maitasuna oso gauza sinplea izan daiteke. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 87. orr.

Beste garai eta egoera batean, beharbada, horrelako zurrumurru batek ez zuen inoren jakinmina piztuko. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 278. orr.

Garaiak aldatzen dira, belaunak mudatzen, baina itxuraz bakarrik; lehengoan dirau gizonak: bizitzaren eta heriotzaren misterioak harrapatuta. 4401

Garai hartan 25 urte zituen Van Goghek. Berria - Kultura   2004-01-23

Zeren garai haiek, 1933, 1934, tuberkulosiaren itzalagatik, ez baitzuten preseski argaltasuna famatzen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 235. orr.

Aita Donostiaren pianorako obran bi garai bereizten dira: bata folklorean inspiratua, eta bestea, 36tik aurrera, exiliatua egon zeneko garaikoa. Berria - Kultura   2004-03-04

Gelatxok garai bat bete egin du bere musikarekin, 56 urte iraun dituen garai luzea. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 45. orr.

Bukatu da, ordea, garai hura. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 66. orr.

Eta ez gara oraindik iritsi animaliek eta landareek hitz egiten omen zekiten garai aspaldikoetara... Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 35. orr.

Antzina-antzinako garai batetik zetorren, izebez eta lehengusinez osatutako tribu-egitura konplexu batetik. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 21. orr.

Hasiera batean beste garai batzuetako gizakia izan zitekeela zabaldu zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 166. orr.

Literaturak, ordea, bera jadanik mutu egongo den garai hura iragartzen daki. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 32. orr.

Auschwitz izenak, garai hartan, ez zuen inolako esanahirik, ez berarentzat, ez eta bere ezagunentzat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 289. orr.

Louise ezagutu nuen garai hartan Donostian egiten nuen lan. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 123. orr.

Bularretako amerikanoa zen, Norma Lúciak oparitutakoa, azken teknologia garai hartan, hatzez pixka bat sakatu eta ireki egiten zen. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 84. orr.

Garai hartan posible ziren laztan-keinu guztiak egin nituen, baina kontuan izanda beti ere inuxente maiteminduaren irudia agertu nahi nuela. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 78. orr.

Ageri da oraingo jendeek baino bihotz hobea zutela garai hartakoek. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 29. orr.

Alkimistek fosforoa gernutik ateratzen zuten garai haietara itzuliko banintz bezala. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 239. orr.

Garai horretarako erabaki sendoa zuen literatura idazten jarduteko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 11. orr.

Nor bere iraganeko denbora batera eramana sentitzen zen, beti garai berera, eszena berera. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 174. orr.

Clerk Maxwell, Helmholtzen garai bereko ikertzaile handia, liluraturik zeukan, ikasle garaietatik, koloretan ikustearen misterioak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 43. orr.

Ez dute garai berekoak, herri berekoak, tradizio literario berekoak ematen. Berria - Kultura   2004-08-05

Gure aita ere garai bertsuan hil zen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 83. orr.

Garai bakoitzak bere jarrera estetikoak izaten ditu, bere zoroari jarraitzen dio. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 41. orr.

Ez al daude arau desberdinak garai bakoitzean? Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 184. orr.

Eta aurrean, garaiak hosto gabetua, zuhaitz sendo bat. Txillardegi   «Putzu» - 336. orr.

2 (izenondoekin)

Urtearen barnean bi garai nagusi bereizten zituzten gure aurrekoek. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 37. orr.

Baina, zoritxarrez, garai latzak bizi ditugu orain, iazko uzta oso txarra izan zen eta. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 79. orr.

Garai zailak ziren benetan. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 37. orr.

Gurutzadetako garai nahasietan. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 94. orr.

Erdi Aroko garai ilunen ondoren garai argiagoetara irteteko bidea. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 133. orr.

Garai iraultzaileak haiek Holandan. Berria - Kultura   2004-07-07

Baina garai eszeptiko eta -esaldia erabiltzea zilegi bazait- pentsamenduek oinazetu batean bizi gara. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 303. orr.

Ez dago garai onik, garaiak daude, garaiak, besterik ez. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 59. orr.

Denok izan baititugu, nik uste, garai hobeak. Gauza eta garai urrunez mintzo denean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 81. orr.

Gure garai postmodernoan. Berria - Kultura   2004-02-20

Jainkoaren garai bedeinkatuak haiek! -esan zuen gizon zaharrak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 178. orr.

Garai madalenienseko gizakiak. Berria - Kultura   2004-11-27

Garai oso bat da hemen dagoena! Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 156. orr.

· A, hura bai nire garairik ederrena! Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 45. orr.

3 (aditzaren nor osagai gisa)

Pragmatikoak izateko garaia heldu da. Berria - Euskal Herria   2004-09-12

Semeari Estatuaren zerbitzuan jartzeko garaia iritsi zitzaiola eta, etxetik bidali zuen maisu frantziarra. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 177. orr.

Fenixek su hartzen dute hiltzeko garaia iristen zaienean eta berriro jaiotzen dira beren errautsetatik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 176. orr.

Nahasmendu handiko garaiak ziren Iparraldean. Itxaro Borda   «Hiruko» - 58. orr.

Feminismoa jo du bortizkeriaren kontrako arma nagusitzat, eta, ildo horretan, ekintza politikoaren garaia dela dio. Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Baina halako garaiak bukatu zirela sumatzen zuen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 198. orr.

"Times are changing" kantatzen nuen garrasika, "garaiak aldatzen ari dira". 25368

Ez ote nuen bada garaia, neure biziera neronek moldatzeko? 25369

4 (denbora atzizkiekin edo -ko atzikiarekin)

Agureak mahukaburu gorriekiko uniformea zeukan soinean, Pavel Petrovitx-en garaian erabiltzen zituztenen tankerakoa. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 75. orr.

Gerra Hotzaren garaian. Berria - Gaiak   2004-09-03

Okupazioaren garaian eman zuen argitara bere lan filosofiko ezagunena. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 8. orr.

Zortzi urte nituen garaian, Luxenburgoko lorategietan jolasten aritzen nintzenean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 36. orr.

Baina gizaki izan nintzen aspaldi, denborak zentzurik zeukan garaian; gizakien artean bizi izan nintzen, espazioaren neurria har zitekeen garaian; gizakien artean hil nintzen, oroimenak gizartea eraikitzen zuen garaian, Norbaitek frogatzen bazuen bera ezin zitekeela egon gaztetxo haiek aipatutako lekuan esandako garaian. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 9. orr.

Gizalditik gizaldirako lotura tinko sendoa zen garaian. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 9. orr.

Ez duzula guk gure garaian irakurtzen genuen adina irakurtzen. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 18. orr.

Espainiako gerra zibilaren aurreko garaietan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 275. orr.

Bide hau egin zuten, ezin da ukatu, Erromatar Inperioaren garaiko gertaerek. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 399. orr.

Gurutze Gorrian boluntario ibili zen garaiko ikastaroak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 31. orr.

Garaiko modak agintzen zuenez, kalesan ibiltzen ziren hirian barrena. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 232. orr.

Zaharrak dira baratze-mailak, etruskoen garaikoak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 185. orr.

Antzinako garaietatik hasita. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 52. orr.

Hauxe dugu lehenagoko garaietatik geratzen zaigun gauza bakarra. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 132. orr.

Adiskidea zuen Goihenetxe, Burgoseko auziko garaitik. Berria - Kultura   2004-05-05

[Neska haiek] nire gaztaro hilera itzuliko ninduten, High Streeteko gau desagertuetara, denden erakusleihoek distira egiten zuten garaira. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 185. orr.

Garaitik garaira egiak aldatzen dira. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 156. orr.

Belaunaldi bakoitzak klasikoak bere modura itzuli behar omen ditu, garaian garaiko ekandu eta joeren arabera. Berria - Kultura   2004-05-29

-Kontua da -esan diot Winstona dastatuz- inork ez duela garaian garaikoa konprenitzen. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 44. orr.

· Asian, Pleistozeno garaian. Berria - Gaiak   2004-10-29

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aukera garai hau konponbide garai bilakatzeko. Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Augustoren egonkortasun-garaiaren ondoren. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 260. orr.

Gerra garai hartan bide guztiak ziren arriskutsuak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 155. orr.

Esan bezala bake garaiak baitziren haiek itsasoan, klase askotako negozioetarako onak beraz. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 26. orr.

Nahas-mahas garaiak dira. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 38. orr.

Jolas garaiaren ondoko lehen klasean. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 26. orr.

Sermoi garaian denen aurrean igual salatuko hinduten. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 30. orr.

Setio-garaian, izan ere, errazagoa izaten da beste edozer gauzaz hornitzea egurraz hornitzea baino. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2510. orr.

Inkisizio garaian gure alderdiotan epaitutako sorginik gehienak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 35. orr.

Uzta garaia bukatu ondoan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 78. orr.

Azterketa garaian gaude: bolada gogorra, gogorrik bada, nola irakaslearentzat hala ikaslearentzat ere. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 190. orr.

Gure ikasle garaian bezala hago, motel. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 129. orr.

Gure gazte-garaian elkarrekin egindako ibilerengatik. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 11. orr.

Oxfordera joanen gara unibertsitate garaiko adiskideak bisitatzera. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 48. orr.

XX. mende hasierako etxe dotorea zen, hiriaren zabaltze garaikoa. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 165. orr.

6 (bada eta kidekoekin)

Bada garaia hau garbi ikusteko eta are garbikiago esateko. 25370

Bazen garaia! 4481

Bazuan garaia, ezta? Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 317. orr.

-Pataki, baduk hik ere esnatzeko garaia, ala? Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 117. orr.

Badugu garaia ezta? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 291. orr.

Baduk garaia ez inor hiltzeko dioen bosgarren aginduaren kontu hori pikutara bidaltzeko. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 175. orr.

Putek eta kamareroek kalean egunargiz diosal egiten dizutenean, garaia da hiriz aldatzeko. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 10. orr.

7 garaiz adlag

"Atzera egin nahi baduzu, garaiz zaude", esan zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 39. orr.

-Garaiz da oraindik, neskak -hots egin zien-. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 166. orr.

Garaiz zebilen. 4491

Poliziaburua garaiz agertu ez balitz, sekula ez nian berriro ikusiko mundu honetako argia. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 135. orr.

Hura izan zen, erabaki egokiak garaiz hartuz, bizia salbatu ziona. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 29. orr.

Eugeniarekin nuen hitzordura garaiz iristeko. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 201. orr.

Nahiz eta dena garaiz kanpo. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 300. orr.

Beharrik, aski garaiz ikusi nuen kamioia, errepideraino lasterka bizian joan ahal izateko bezainbat. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 194. orr.

Igarpeneko eskola garaiz baino lehen bukatu, oso luze egin zitzaien beste ikasgela aurkitzea eta ozta-ozta iritsi ziren ordurako. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 91. orr.

Ez zinen iritsi entzuteko garaiz... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 316. orr.

Damua garaiz, Putzu! Txillardegi   «Putzu» - 56. orr.

· Garaiz kanpoko berriketa hura ez zen amaitzen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 229. orr.

8 garai batean adlag

Garai batean, aspaldi, nire gaztaroan, haur-denbora ezinbestez bizkor joanean, pozgarri zitzaidan edozein leku ezezagunetara lehenbiziko aldiz iristea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 165. orr.

Baziren garai batean hiru txokolateria. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 62. orr.

Garai batean drogak hartu nituelako. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 62. orr.

Zeus jainkoak asko sufritu omen zuen, garai batean behintzat, buruko minak zirela eta. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 192. orr.

Antzinako garai batean. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 220. orr.

Betiko eta inoizko garai batean. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 59. orr.

Inguruko indiarrek ere antzekoak erabili ohi zituzten garai batean, zaldien atzetik erantsi eta zaharrak edo gaixoak garraiatzeko. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 139. orr.

Errekartetik Oria ibairainoko tarte guztia zelaia zen garai batean, nik neuk horren akordu oso lanbrotsua badut ere. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 103. orr.

Eta hori enperadoreak handiak eta aita santuak txikiak ziren garai batean egin zen, Otondarrak Italiara inperioaren duintasuna berrezartzera etorri ziren garaian.   - 210. orr.

Gotorlekuak urri ziren garai batean, eta autoritatearen lehen harresia agindutako fedea eta hartutako fedea ziren garai batean.   - 332. orr.

9 garai bateko izlag

Garai bateko jendearentzat ere, haizeak zeukan, eguraldiari zegokionez, azken hitza: iparretik gosea, hego haizetik asea, esango zizuten. 25371

Ikus dezagun, ez dituzu gogoratzen zure garai bateko okerrak? Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 232. orr.

Berriro irakurri nituen haren garai bateko eskutitzak. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 16. orr.

Itxura ere halakoxea du, garai bateko ikertzaile dotorearena."Gelatxo" esatea garai bateko erromerien hotsa entzutea da. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 0. orr.

Gaur egun hutsik eta hilzorian dago garai bateko herri bizkorra. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 162. orr.

Egungo emakumeak ez direla garai batekoak bezalakoak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 367. orr.

Eleberriak idazteko artea, garai batekoa, aspaldi hila da, Errusian salbu, han berria baita. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 85. orr.

10 garai batez garai batean.

Luzaiden baziren garai batez ezkila egileak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 39. orr.

Luteziaren aita, egiaz, garai batez modan xamar egondako jostuna zen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 132. orr.

Han gaindi minak edo mehatzeak izan zirelakotz garai batez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 18. orr.

Garai batez Donostian lan egiten zuen. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 152. orr.

11 garai onean

Garai onean jakin behar, ordea! Txillardegi   «Putzu» - 198. orr.

Garai onean nengoela konprenitu nuen orduan. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 86. orr.

12 garaian garaiko izlag

Gure herrien sorreran eta egituran, begi bistako izan da garaian garaiko merkatuen eragina. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 110. orr.

Garaian garaiko teknologiak liluratzen du gizakia: liburuak lehen, Sareak orain. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 92. orr.

Garaian garaiko idazmoldea landu eta erabili beharraz. Berria - Kultura   2004-11-03

Hortik aurrera, hasten dira lekuan lekuko eta garaian garaiko mila moda eta orrazkera exotiko. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aldaketa garai (6); antzinako garai (10); aspaldiko garai (7); aukera garai (6); aurreko garai (14); azken garai hauetan (6); bizitzako garai (6); frankismoaren garai (7); garai aproposa (9); garai bateko emakume (6); garai berean (93); garai bereko (21); garai berekoa (6); garai berekoak (9); garai beretsuan (6); garai berri (59); garai berri bat (19); garai berri batean (6); garai berri baten (9); garai berria (17); garai berriak (28); garai berriak datoz (6); garai berriari (7); garai berriei (9); garai berrien (7); garai berrietara (25); garai berrietara egokitu (6); garai berriko (7); garai bertsuan (41); garai desberdinetako (6); garai desberdinetan (10); garai egokia (7); garai ezberdinetan (14); garai gogorrak (6); garai historiko (10); garai hobeak (13); garai ilun (19); garai ilunetan (7); garai jakin (31); garai jakin batean (12); garai jakin bateko (9); garai klasikoan (11); garai latz (8); garai latzak (10); garai modernoaren (6); garai nahasi (9); garai ona (6); garai onak (35); garai onenak (6); garai politiko (20); garai txarrak (16); garai urrun (6); garai zaharrak (7); garai zaharretako (8); garai zailak (22); garai zailak bizi (7); hasierako garai (7); lehen garai (6); lehengo garai (6); leku eta garai (8); trantsizio garai (7)

abiatzeko garaia (6); aldaketa garaia (11); aldatzeko garaia (13); alde egiteko garaia (8); amaitzeko garaia (8); aritzeko garaia (6); ateratzeko garaia (9); aurre egiteko garaia (8); bada garaia (79); badator garaia (7); bazen garaia (36); bere garaia (15); beren garaia (6); biltzeko garaia (15); egiaztatzeko garaia (9); egiteko garaia (122); egiteko garaia heldu (8); egiteko garaia iritsi (7); ekiteko garaia (9); emateko garaia (23); eraikitzeko garaia (6); erakusteko garaia (10); esateko garaia (7); eskatzeko garaia (7); eskola garaia (6); garaia amaitu (17); garaia arte (9); garaia baino lehen (28); garaia bizi (10); garaia da (330); garaia datorrenean (6); garaia dela adierazi (6); garaia dela aldarrikatu (7); garaia etorri (7); garaia hasi (7); garaia heldu (66); garaia iristean (9); garaia iristen (13); garaia iritsi (73); garaia iritsia (7); garaia joan (8); garaia pasatu (7); hartzeko garaia (38); hasteko garaia (53); heldu da garaia (8); hitz egiteko garaia (13); ibiltzeko garaia (6); irabazteko garaia (6); itxaropenerako garaia (6); itzultzeko garaia (10); izateko garaia (11); jartzeko garaia (15); joateko garaia (17); jokatzeko garaia (15); konponbide garaia (32); lanean hasteko garaia (7); lortzeko garaia (7); onartzeko garaia (6); opor garaia (6); pasatzeko garaia (9); politikaren garaia (7); saiatzeko garaia (6); sartzeko garaia (6); sortzeko garaia (6); trantsizio garaia (6); uda garaia (8); uzteko garaia (19)

aldaketa garaian (7); aren garaian (6); ari zen garaian (12); ari ziren garaian (7); aurreko garaian (14); bake garaian (13); diktadura garaian (28); diktaduraren garaian (7); errepublika garaian (17); errepublikaren garaian (8); erromatarren garaian (9); eskola garaian (10); faxismoaren garaian (6); francoren garaian (24); frankismo garaian (29); frankismoaren garaian (11); frantziskoren garaian (9); garaiak aldatu (13); garaiak aldatzen (6); garaiak bizi (7); garaian garaiko (46); garaian garaikoa (7); garaian garaikoak (8); gazte garaian (13); gerra garaian (133); gerra hotzaren garaian (11); gerraren garaian (18); globalizazioaren garaian (11); hauteskunde garaian (21); ikasle garaian (29); inkomunikazio garaian (7); institutu garaian (13); iraultzaren garaian (10); itunaren garaian (6); itxaropen garaian (6); jolas garaian (6); karlomagnoren garaian (8); krisi garaian (9); lehengo garaiak (7); meza garaian (6); saddam husseinen garaian (9); su eten garaian (10); trantsizio garaian (12); uda garaian (17); unibertsitate garaian (7)

; antzinako garaietan (16); aspaldiko garaietan (12); aurreko garaietan (14); azken garaietan (12); azken garaiko (12); azken garaiotan (26); aznarren garaiko (7); diktadura garaiko (21); errepublika garaiko (9); erromatarren garaiko (11); eskola garaiko (10); frankismo garaiko (22); frankismoaren garaiko (9); garaian garaiko (46); garaian garaikoa (7); garaian garaikoak (8); garaietan bizi (9); garaiko giro (11); garaiko gizarte (8); garaiko gizon (6); garaiko lan (8); garaiko ondarearen (8); gazte garaiko (10); gerra garaiko (35); ikasle garaiko (9); krisi garaietan (6); lehen garaietan (10); lehen garaiko (8); lehengo garaietan (6); nire garaiko (6); pizkunde garaiko (9); ppren garaiko

damua garaiz (6); garaira itzuli (8); garairik onenak (8); garaiz atzemateko (6); garaiz aurretik (6); garaiz egin (7); garaiz esnatu (7); garaiz gaude (6); garaiz harrapatu (6); garaiz hartu (7); garaiz heldu (12); garaiz iristeko (11); garaiz iristen (10); garaiz iritsi (32); garaiz iritsiko (10); garaiz kanpo (11); garaiz konturatu (6); garaiz osatu (8); garaiz osatuko (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus