Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

samindu, samin(du), samintzen 1 da/du ad hasarretasunezko, nahigabezko edo samintasunezko egoeran jarri. ik mindu.

-Zergatik samintzen zara, neure alabarekin hitz egin dudala-eta? Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 208. orr.

Jende batzu samindu ziren beren libertatea ez zela aski errespetatua. Herria   2003-12-04

-Ez zaitez samindu, arren. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 166. orr.

Lotsa handia ematen baitzion egunero aitortu beharrak, eta honek samintzen zuen gehiena. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 559. orr.

Nola izan zaitezke horrelakoa, nola samintzen duzu horrela zure ama! Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 107. orr.

Min berriz samintzen ninduen ene minak eta bi goibelaldik torturatzen ninduten. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 240. orr.

Beste bi oinazek saminduko dute orain Sade: eroetxe batean bizi beharrak, eta Vincennes eta Bastillan idatzitako hamabost obrak galdu izanak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 28. orr.

Handiagoa baita norbera samindua izateko beldurra, norberak norbait samintzeko gogoa baino. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 98. orr.

Hori esanik, oroitzapenak arras samindurik, negarrez hasiko da, luzaro, etsimenean, bere burua besoen gainean duela, mahaitxoaren gainean. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 127. orr.

Hobe pattarra lur jota dagoenari ematea eta ardoa samindutakoari. Elizen arteko biblia   EsZ 31,6

2 (gauzak)

Goizeko hotzak eta hezetasunak egoera samindu baizik ez dute egiten, eta kamioilarien haserrea haziz joan da orduz ordu. Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Guztiei itsusi litzaieke alabaina, minduaren mina samintzea, justiziak ez duelarik horrelakorik eskatzen. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 165. orr.

Nekadurak jujamendua samintzen dit eta mina arrapizten. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 199. orr.

Lanceloti barrena samindu zitzaion; Ginebrak jakiten bazuen, irain larria irudituko zitzaion. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 22. orr.

Haren atzetik joan nintzen, bihotza samindurik. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 67. orr.

Ideia hauek zigorren edukiak bigunduz gauzatzen dira, zuzenbide penalak ezin baitu gizakiaren duintasuna samindu. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 15. orr.

Partida berriz hasten da eta hor bazterrak arras samintzen. Herria   2002-10-17

3 (era bururuta izenondo gisa)

Soka-zatia emakume saminduaren gainean ipini bezain laster, mina desagertu zitzaion eta oso erraz bota zuen ume hila -herio eragile egina-, lehengo osasun betera itzuliz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 860. orr.

-Zu... -hiraren, edo gorrotoaren tonua duen ahoskera saminduaz. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 120. orr.

Beren aberri txiki eta saminduaren defendatzaile sentitzen direnei. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 107. orr.

Eta ez bakarrik jende kultura gabeko, samindu eta ergelek. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 12. orr.

Batzuk libre geratzen dira delitu txiki baten zigorretik alderdi saminduak barkatzen dionean. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 86. orr.

Askotan doinu horiek hitz saminduak estaltzen zituzten. Berria - Kultura   2006-05-09

Isilik egongo nintzen handik aurrera, saminduarena eginez. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 56. orr.

· Ez areagotu bihotz-saminduaren nahigabea, ez itxaronarazi zeure emaitza beharrean dagoenari. Elizen arteko biblia   Si 4,3

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus