Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

samindura 1 iz samintasuna, samina.

Ez diote barruan bizitzen ari direnari ateratzen uzten: amorrua, axolagabea, emozio eza, haur txikien moduko zinkurin mutuak, samindura eta etsipena aski oniritzi, ezagutu eta maitatu izan ez garelako eta aurrerantzean horrelakorik ezin espero delako. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 15. orr.

Imanolen heriotzak eragindako saminduratik, lan intimoa egin nahi nuen; ez hanpatua. Berria - Kultura   2004-11-13

Idazluma jaso egin nuen tupustean, irainaren hizkiak irakurtzeak areagotu egin baitzidan barrengo samindura. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 134. orr.

Grebak eztitu dira, nahiz halako samindura batek hartuak dauzkan aintzina bazterrak, bereziki hiri handietan. Herria   2003-06-19

Justizia samindura bihurtzen dute, eta zuzenbidea hankapean erabiltzen. Elizen arteko biblia   Am 5,7

Zendako horiek emaiten zautaten holako samindura, tristezia? Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 61. orr.

Samindurarik gabe. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 127. orr.

Esan ezin ahalako saminduraz, dardarka hartu zituen semeen hilketaren froga haiek. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 156. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Samindura keinu bat egin zuen, eta eliz atariaren ertz baterantz urrundu zen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 45. orr.

-Hain zuzen ere, ondorengo horietako batek haren izen berbera du -bota zidan bisitariak, samindura aire batez. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus