Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

samingarri izond samintzen duena.

Hau da honen estutasun samingarrian aurkitzen naizen lehenengo aldia, eta ez naiz batere trebea gisa honetako gauzetan. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 130. orr.

Gertakizun garrantzitsuenak ez ditut oraino ezarriak hemen eta sentimentu samingarrienak biharko utziko ditut. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 73. orr.

Egoera samingarri horren aurrean Eusko Legebiltzarrak ez duela deus egin salatu zuten. Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Hain da samingarria altxatzea lanik ez duzula jakinda. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 190. orr.

Samingarria izaten da elurra ikusita harroskotzen ez den haur zibernetikoaren axolagabezia. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 11. orr.

Seme zentzugabea aitarentzat mingarri, sortu zuen amarentzat samingarri. Elizen arteko biblia   EsZ 17,25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera samingarria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus