Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garaiera 1 iz maila zerotik gorainoko neurria.

Mendiek halako garaiera altuak dituzte, non gizakia, bertan sarturik, ahul eta ttipi sentitzen den. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 186. orr.

Baziren uzbekak, garaiera txikikoak, bizar-gorriak, Mikel Strogoffen atzetik oldartu zirenen antzekoak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 255. orr.

Hurbilago, belar sailetan sakabanatuta, garaiera askotako zuhaitzak ikus zitezkeen, denak ere pago-lizarrak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 200. orr.

Baikal aintzira mila eta zazpiehun oineko garaieran dago itsas mailatik gora. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 385. orr.

Virgil tartekoa zen garaieraz, baina oso lodia. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 126. orr.

2 (neurri banakoekin)

Belarra bospasei oineko garaierara iristen zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 215. orr.

Etxarri-Aranatzen sortua, 35 urte, 91 kilo eta 1,84 metroko garaiera. Berria - Euskal Herria   2004-02-29

97 kilo ditu eta 1,76 metroko garaiera. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 68. orr.

50 metroko garaiera duela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 353. orr.

Harrizko monumentuak apalak ziren, gehienetan metroa baino garaiera gutxiagokoak. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 192. orr.

12 metroko garaieratik behera. Berria - Euskal Herria   2006-04-23

3 irud/hed

Pertsona bakan batzuek -musikari profesionalak izan ohi dira sarritan- garaiera absolutuaren dohain harrigarria dute. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus