Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garaiezin (Egungo testuen corpusean 687 agerraldi; orobat garaitezin Egungo testuen corpusean 167 agerraldi ) izond ezin garaituzkoa.

Gehien desiratzen duzuna erdiesteko behaztopa garaiezin bat zuk zeure buruari ezarri izana.   - 466. orr.

Baina gaixoaren lubakitik ikusten den etsaia garaiezina da, gau iluna bezain beltza. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 101. orr.

Gotorleku sendo baten bizi den herensuge beldurgarri eta garaitezina hiltzea. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 117. orr.

Herioaren zerbitzura bizi ziren erraldoi garaiezinak baitziren. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 39. orr.

Armada garaiezin bateko mamu grisak. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 144. orr.

Eta, zenbaitetan, adar lodiren bat askatu eta erori egiten zen, izozte garaiezinak barneko izerdia harri bihurturik eta hariak etenik. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 142. orr.

Gaztelu garaiezin eta are gotorleku bihurtutako barkutik mugitzeke. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 48. orr.

Arraza askotako jendea bizi da han, tartariarrak batez ere, aspaldi ia Europa osoa mendean hartu zuen Gengis Khan garaiezinaren ondorengoak. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 122. orr.

Ezpata handia hartu eta zaldi gainean sumendirako bidea hartu zuen Antonio Díaz de Heredia garaiezinak. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 91. orr.

Lau t'erdiko txapelduna ia garaitezina da kaiolan, eta bere aurkaria ez bezala oso ohituta dago laburrean jokatzera. Berria - Kirola   2004-07-02

Garaiezin zirenak garaitzen ikasi du Ermukoak. Berria - Kirola   2004-10-01

Garaiezineko urruntasuna. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 225. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da garaiezina (4); ez da garaiezina (4); garaiezina da (4); garaiezinak dira (3); ia garaiezinak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus