Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikasarazi (orobat ikasiarazi g.er. ikastarazi g.er. eta ikas arazi), ikasaraz, ikarazten du ad ikastera behartu.

Euskara ikasi nahi ez duenari begirune osoa zor zaio, eta horrela horrek erdara biak ikasaraz eta erabilaraz diezaguke gainerakooi... Euskarak aiseago ikas arazten ditu bertze mintzairak. Herria   2001-07-05

Eta anaien artean, dauden tokian daudela, norbaitek giza grinen arabera jokatu nahiko balu eta ez Espirituaren arabera, berarekin bizi diren anaiek ohartaraz, ikasaraz eta zentza bezate apalki eta maitekiro. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 136. orr.

Buruz ikasiarazi bere adiskide leialari bere demostrazioen testuak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 419. orr.

Beraz, poliziek ikastarazitako erantzunak eman zituen galdeketan. Berria - Euskal Herria   2004-12-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus