Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

magma 1 iz lurrazalean edo lurpean izaten den harri masa urtua eta beroa.

Sumendian zartadurak gertatzen ari direla, eta, horregatik, magma gora egiten ari dela uste dute adituek. Berria - Gaiak   2004-10-05

Burdina, magnesio eta silizioaren arteko konbinazio bat da olivina, magma ikutzean «kristaltzen» dena. Berria - Gaiak   2004-01-22

2 irud/hed

Baina bizitza bera magma amaigabe bat da, ez mugarik ez formarik duena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 78. orr.

Euskaldunen kosmogonia islatzen duen magma. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 219. orr.

Otsabide hiria burges eta laborari loak hartu magma mindulin bat zen. Itxaro Borda   «Hiruko» - 10. orr.

Grisa da gainera Eskolapioetako nire hasierako magma horren kolorea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 21. orr.

Giza unibertsoaren magma edo haragiaren osagarri benazkoena den horrek. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 106. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lur azpiko magma-korronte bat. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 84. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus