Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

samu 1 iz kakalardoaren familiako zomorro mota.

Samuak intsektu txiki-txiki batzuk dira, kakalardoaren talde berekoak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 151. orr.

Imajinatu marigorringo txiki eta beltz bat eta samuaren gutxi gorabeherako irudia izango duzu. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 151. orr.

Samu ezagunena, orokorrean hartuta, babarrun edo indaben samua izan daiteke. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 151. orr.

Samuen ahoa elikadura berezirako moldatua egoten da: haziak jateko. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 151. orr.

Babarrunari bezala, beste lekari askori egiten zaio samua (baita oteari ere, adibidez). J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 152. orr.

Alabamako nekazariek monumentu bat egina omen diote kotoiaren samuari. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 151. orr.

Izan ere, samu-eme helduek hainbat landareren obulu ernaldu berrietan -landarearen hazi bihurtuko diren ale berdeetan- jartzen dituzte euren arrautzak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 151. orr.

2 (hitz elkartuetan)

XIX. mendearen bukaera aldera, kotoiaren samu-izurrite batek erabat galdu zituen Alabamako kotoi-soroak, eta nekazari haien ekonomia hankaz gora utzi zuen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 152. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus