Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makurraldi (orobat makur aldi) 1 iz makurtzea.

Irribarrez eta makurraldi ttipi bat eginez, esaten nien: "Hona gaurko posta, Shiranai jauna". Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 27. orr.

2 garai makurra.

-Gauza handia da, hain gazterik, makurraldien alderdi positiboei antzematen jakitea! Baina jolas eta gozo aldiak ez ezik, makur aldiak ere izaten zituzten. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 402. orr.

Ageri-ageriko egoera horixe zuten, ordea, elkarren arteko makurraldietarako bide: artean ere alabak ez zuen ulertzen ez onartzen kondena, urkatuek sortarazi zizkioten malkoek argi adierazten zutenez. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 37. orr.

3 buru-makurraldi burua makurtzea.

Hark eskuz agur keinua egin ondoren, paperezko agiri bat eman zion, ofiziala eta zigiluduna, eta amiladun gizonak agurtu egin zuen soldaduen buru egiten zuena, buru-makurraldi batez, eta, gero, hari bizkar emanda, zain zeuden gizon-emakumeengana jo zuen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 16. orr.

Gabrielek dirua eman die ijitoei eta haiek buru-makurraldiaz agurtu dituzte bi gazteak. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 176. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus