Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parasito 1 izond/iz animaliez edo landareez mintzatuz, izaki bizi baten gorputzean, haren bizkarretik eta hari kalte eraginez bizi dena. ik bizkarroi.

Eltxo parasito baten bidez kutsatzen dira gizakiak malariarekin. Berria - Gaiak   2006-04-14

Hortxe dauzkagu mikroorganismo parasitoak, gaitzen eragileak... Berria - Gaiak   2006-04-06

Gorotz gramo bakar batean 10 milioi birus, milioi bat bakterio eta 1.000 parasito inguru daude. Berria - Gaiak   2004-06-24

Giza gorputza prestatuta dago hainbat mikrobio, birus, bakterio, onddo eta parasitok kalterik egin ez diezaioten. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 119. orr.

Digestio-aparatuan espezialista zen lagun batek esan zidanez, hesteetako infekzio larri bat zuen, cryptosporidium parvum izeneko parasitoak eraginda, itxura batean. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 260. orr.

Eltxoek zabaltzen duten Plasmodioum faciparum izeneko parasitoari erasaten dio zuzenean. Berria - Gaiak   2004-10-16

Horrela, zure idealaren arabera bizi ahal izango zara aurrerantzean, alabatxo: parasito baten antzera alegia, senarraren kontura... Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 167. orr.

2 irud/hed

Eusko Jaurlaritzako kapar parasito bat gehiago. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 72. orr.

Horra euskal iraultzaile parasitoa, nere izenarekin nere bihotza erre nahian. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 183. orr.

Ez dakit ohar horrek zein helburu duen, alderdi baten parasito bihurtu nahi duen edo zer. Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Hareharria mesprezatu samarra dute geologoek, uste dut erresuma mineraleko parasitoen artean sailkatzen dutela. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus