Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

samurai 1 iz japoniar gizarte feudalean, jaun baten mendeko gudaria.

Giza neurritik gaineko errespetuak itxuraldaturiko ahotsaz zuzentzen dira samuraiak beren buruzagiei. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 157. orr.

Badakizue heikeak Antoku enperadorearen samurai leialak zirela, haren defendatzaile kementsu eta gogorrak gengi klaneko samuraien aurka. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 119. orr.

Samuraien garaiko film bat. Berria - Kultura   2004-01-25

Borrokalari sutsua, ez du inoiz amore ematen gladiadore txikia eta samurai txikia deitzen diote. Berria - Kirola   2004-11-06

Oso samurai baldarra nintzen, jakina; samurai batek ez du begiralekua uzten, hilik ez baldin bada. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 173. orr.

Merkatariak ziren, batez ere finantza-bitartekariak eta diru-mailegariak, chonin edo hiriko jende gutxietsia, teorian edozein samuraik zigorrik gabe hil zezakeena begirunerik gabeko mintzaira erabiltzeagatik soilik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 26. orr.

Haren alde, hil arte nengoen borrokatzeko prest, samurai baten antzera. adinik eta zauririk gabeko terrorista eternal bat zen Veronica, mila aurpegi aldakorreko samuraia eta espia, bisaiarik gabeko Eztarri Sakona. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 37. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Samurai keinu handiz ekin nien. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 30. orr.

Tom Cruise samurai lanetan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 142. orr.

Biziki gogoko izan dut beti samurai filmetako aktoreen jokoari horren ongi dagokion formula hau. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 157. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus