Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parasola (orobat parasol, paisol eta parasoil g.er.; Hiztegi Batuan parasola agertzen da) 1 iz ipar aterkia. ik guardasol.

Anartean, bai uztailean eta bai abuztuaren lehen egunetan, Iparralde honetan dauden udatiarrek parasolak edo euritakoak erosi dituzte, ondartza gelditzen dela jenderik gabe, umezurtz. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 56. orr.

Xinpleki jantzia zen atsoak, paisola irekirik zeukan esku batean, eta bertzean aldiz, janari plata txiki bat. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 94. orr.

Anhauzeko eliza koka ahala betea zen eta zonbait kanpoan paisolen azpian... Herria   2003-01-14

Goizetik, Aldudeko plaza bete da jendez eta... parasolez. Herria   2004-10-21

2 eguzkitakoa.

Familia jostariak, beren paperezko poltsa, ontzi eta palekin, parasol eta botilekin, neska zoriontsuak eta eguzkiak erreak, beren eguzki kremekin, mutil belztu bularralde irtenekikoak eta haien inbidiaz zeuden mutil zurbil txalekoz jantziak. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 201. orr.

Derbitxeak, gerriraino biluzik eta ileak buruan parasol baten gisa hedaturik, dantzan ari ziren suaren gainean, hankak airean eskuekin ukitzen zituztela. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 98. orr.

3 eguzki parasola

Urratsez urrats, xut-xuta, lumadun xapel zabal bat buruan, iguzki-paisol bat eskuan, kana bat bezala zerabilena, bazoan lehen lerrotan zuen bere kaderaraino. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus