Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makurtu, makur(tu), makurtzen 1 da/du ad norbait edo zerbait, bere kokaera horizontal edo bertikaletik aldaratu.

Ostertzari buruz berrogeita bost bat graduko angeluan makurtua. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 61. orr.

Gehien makurtzen ziren errainuak (errefrakzio handienekoak) more ikusten ziren; errefrakzio txikienekoak, gorri; espektroko gainerakoak, berriz, bien artean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 39. orr.

Lurrerantz ere makurtzen da, beraz, eguzkiaren beroa. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 111. orr.

Eskuinaldera makurtu, eta berriz esan zuen: [...]. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 77. orr.

Bere kutxara makurtu zen berriro, baina ia berehala altxatu zen, eskuan makila tinko zuela. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 32. orr.

Ez da irmoa; aise makurtzen da alde onera, baina baita txarrera ere. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 291. orr.

Olgak bere Pompadour orrazkera gizona zegoen lekurantz makurtu zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 53. orr.

Leitzen ari nintzen bitartean burua alde batera eta bestera makurtzen nuela. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 177. orr.

Gazteak aurreneko zartada gelditu zuen, eta segidan gorputza atzerantz makurtu zuen bigarrenari ixkin egiteko. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 11. orr.

Haizeak okertutako zuhaitz baten antzera makurtu. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 322. orr.

Ureztatu bezain laster lehortu egiten zen lurra, eta landareak triste makurtzen ziren beren zurtoinaren gainean. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 143. orr.

Ozta-ozta ikusten ziren etxeko hormak haien atzean, hosto ugariko adar beherantz makurtuek ezkutaturik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 489. orr.

Hainbesteraino luzatu zen bat-batean santua, non zuhaitzaren adaburua ukitzen baitzuen eta lurreraino erraz makurtzen.· Aitak, erantzun gisa, begirada makurtu zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 203. orr.

· 2 da ad gorputza edo burua aurreranz eta beherantz higitu.

Aurpegia jaso duzu eta Luis berriro makurtu da bere ezpainak zureetara iritsi arte. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 79. orr.

Ez zen makurtu bere arma lurretik jasotzeko. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 109. orr.

Makurtu eta pilotak biltzen jarri nintzen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 73. orr.

Paper gainera makurtu zen idazten hasteko. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 111. orr.

Friedel nire gainera makurtu zen, gure belarriek elkar ukitzeko moduan. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 115. orr.

Makurtu, damari eskuan muin eman, eta lagundu zion aldameneko aretora. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 30. orr.

Biak begirune handiz makurtu ziren diamantezko botoia zeukanaren aurrean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 58. orr.

Aurrerantz makurtu zen, bular sendoak ia agerian utziz. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 288. orr.

Harry aurrera makurtu zen Hagrid ikusteko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 79. orr.

Etxe aitzinera helduta, oinetako lokarria lotzera makurtu nintzen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 157. orr.

Gerald makurtu egin zen eta Camilla musukatu zuen emeki, emeki-emeki-emeki. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 216. orr.

Txundituta, Harry makurtu egin zen maparantz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 158. orr.

Osaba Jeff aurrerantz makurtu eta baxuago mintzatzen hasi zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 173. orr.

Kaxaren atzean makurtu zen mutila. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 178. orr.

Gizona gutuna irakurtzeko makurtu zenean, neska gaztea sorbaldaz doi-doi ukitu zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 118. orr.

Doktorea makurtu egin zen eskuak belaunetan pausatuz. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 289. orr.

Ghân-buri-Ghân lurra kopetaz ukitzeraino makurtu zen, agur moduan. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 130. orr.

Motorrera hurbildu, makurtu, eta galgak laxatu nizkion giltza batez. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 203. orr.

Atera zen David hegoaldetik eta lurreraino makurtu zen, hiru bider ahozpeztuz. Elizen arteko biblia   1 Sm 20,41

Anaia berehalaxe makurtu zen bikarioaren oinetan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 301. orr.

Judako eta Jerusalemgo jende guztia ere makurtu egin zen Jauna gurtzeko. Elizen arteko biblia   2 Kro 20,18

Askoz ere motelago dabil, makurtuta, ez zaizkio hitzak ateratzen... Berria - Gaiak   2006-04-02

· Makur daitezela nazioak zure aitzinean. Elizen arteko biblia   Has 27,29

· 3 (du aditza, objektua gurputzaren zatiak direlarik)

Gazteak burua makurtu zuen baietza adierazteko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 80. orr.

Berriro ere burua makurtu eta alde egin zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 44. orr.

Burua atzerantz makurtu eta hatz erakuslea airerantz luzatu zuen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 31. orr.

Neke handiz makurtu du gorputz handikotea. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 16. orr.

Zangoak gurutzatu, soina aurrera makurtu, eta eskuineko ukondoa izterrean eta kokotsa esku-azpian bermatuak, begira geratu zitzaion. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 60. orr.

Neskak hesola bati heldu zion, eta burua niregana makurtu zuen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 46. orr.

Bizkarra makurtu zuen feltrozko txapinak hartzeko. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 235. orr.

Senak aginduta, buru-sorbaldak makurtu eta, zeharka, egongelako altzariak lehertzen ikusi nituen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 122. orr.

· irud Batzuetan nihaurk nituen probokatzen, ez bortizki baina keinu ttipiekin, erakusteko ez nuela burua makurtzen, ez eta makurtu nahi ere. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 76. orr.

Makurtu lepoa eta jarri Babiloniako erregearen menpe, eta zuen arbasoei eman nien lurraldean jarraituko duzue bizitzen. Elizen arteko biblia   Ba 2,21

Baina Yhwh-k ez zizuen entzun, ez jaramonik egin (hitzez hitz 'belarria makurtu'). Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 108. orr.

Ene Jainko, makur belarria nire otoitzari, ez egin entzungor nire erreguari. Elizen arteko biblia   Sal 55,2

Zeruko Senarraren ezker besoa burupean baituzue, karitate arautu baten bidez espirituaren legepera makurtua duzuen zeuen gorputz ahulari eusteko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1207. orr.

Zure arauak betetzera makurtzen dut gogoa: nire sari dira betiko. Elizen arteko biblia   Sal 119,112

· 4 da/du ad norabide zuzenetik aldaratu ik okertu.

Sustrai gaixotik zuhaitz gaixoa sortzen baita, eta behin okerrera makurtu dena nekez ekar baitaiteke bide zuzenera. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 182. orr.

Tira, erabaki zuen, afera alu hartan gauza gehiegi makurtu ziren zegoeneko. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 230. orr.

Ala dolorismoak jujamendua makurtu dit? Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 43. orr.

Halako moldez non ematen dituena ez dadin saihestu ez makurtu batera ez bestera. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 39. orr.

Gure arteko gerlak iraun bitartean sekula ez haiz ez alde batera ez bertzera makurtu. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 35. orr.

· 5 da ad besteren bide, molde, esan, iritzietara... egokitu edo etorri. ik lerratu.

Errukarriak, [...] aurkako ditudan anaiak, nahiz eta gogoz kontra haien nahira makurtzen naizen! Berria - Gaiak   2004-09-22

Luze ari izan nintzen neure burua suizidioaren aukera ezberdinekin balakatzen, bakar batera makurtu gabe. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 260. orr.

Zuk ondo dakizu amodioaz mintzatzera makurtzen den emakumeak azkenean amorosturik bukatzen duela. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 223. orr.

Nik ez nuen Ramiroren arrazoibidera makurtu nahi. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 46. orr.

Noizbait onartu behar izan nuen iritzi zentzudun hark berak, umekerietara makurtu nahi ezak berak egiten ninduela koldar. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 201. orr.

Aitortzen dizut ezin naizela hori sinestera makurtu. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 108. orr.

Pedro semea ez zitzaion axola, eta Andresi gorrotoa zion ia, bere nahietara makurtzen ez zelako. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 36. orr.

Eta egiaz hala gertatu zen, Inozentzio jauna, munduko zuhaitzik goren eta altuena, Frantziskoren eskakizun eta nahira halako onberatasunez makurtu zenean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 203. orr.

Azkenik, santuaren irmotasunak garaituta, haren erreguetara makurtu zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 202. orr.

Preso gehienak arin amiltzen ziren: ordenak obeditu, agindutakoa jan, diziplinara makurtu... Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 251. orr.

Hain gaude gu horretara eginak, aginduak ematera eta onartzera makurtuak esan nahi dut, [...]. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 38. orr.

Eta makurtzen da diruaren eta boterearen eta gezurraren aurrean. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 73. orr.

· du ad Deusek ez zaitzake amore ematera makur. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 102. orr.

6 irud/hed

Japoniak 1863an onartu zuen, Turkiak eta Txinak baino urte batzuk geroago, hauek 1929an makurtu baitziren egutegi berrira. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 32. orr.

Mugimendu hura ezerezean geratu zela, eta partaide gehienak [...] agintarien legeetara makurtu eta ahal bezain eroso bizi zirela. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 166. orr.

Mugimendu-gerrazko erasoaldi zorrotzak jo bat-batean han-hemenka, kokapen-gerraren errutina nekagarrira makurtu ordez. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 61. orr.

Inork onartu nahi izan ez zituen lan-baldintzetara makurtu-izana aurpegiratzen ari zitzaizkidan. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 186. orr.

Eta geure buruari uko egin behar diogu eta zerbitzuaren eta obedientziaren uztarpera oso-osorik makurtu, bakoitzak Jaunari hitzeman zionez. zientziak erlijioaren lekua hartu du gaur egun, etorkizuna gure nahietara makurtu dezakegula agintzen digulako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 101. orr.

Teresak ez du orduz ordu errepikatzen den bizimodu aspergarrira makurtu nahi. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 82. orr.

Bere meneko nahi izanen zaitu sistemak, bere beharretarat makurtua beti. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 15. orr.

7 ipar hondatu.

Gehiago dena, nehork ez du konprenitzen nolaz elizako ezkilak, nolaz nork beraren ordugailuak, irratiak, telebistak, hozgailuak, hoinbeste mekanikeria etxe batean orain elektrikaz direnak, berdin elektronikaz beteak direnak, nolaz geldituak diren edo makurtuak. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 202. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Alde horretatik mimosaren adar makurtuek erabat inguratzen baitute. Gari helduen buru makurtuak ferekatzen nituen, bularra puzten zidan itsas airea edaten nuen. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 114. orr.

Esku korropilotsuak, makurtuak, sofritu zutela salatzen zuten. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 175. orr.

Azalera makurtuek estimuluan duten korrelatu bezala aurkezten dira. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 54. orr.

Figura makurtu bat agertu da Abelengandik metro pare batera. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 114. orr.

Akituta zegoen, basoko soilgune batean itzal makurtu bat ikusi dutenean. Eskaileren alde batera eta bestera, plano makurtu batek pasabidera igotzeko aukera ematen zuen. Pako Aristi   «Note book» - 113. orr.

· Lepoa panparroi gorantz begira duen nobleziako emakume adinean sartuaren indioilartasuna zaio bere morroiari mespretxuaren ikur, makurtu eta makurrarazleen arteko abezedario gestual bateko ikur. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 32. orr.

9 buru-makurtu iz burua makurtzea. ik makurtze.

Gizalegezko buru-makurtua eginez hartu zituen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 32. orr.

-Mesedez -esan zuen Txitxikovek, buru-makurtua eginez-, eroste-agiriak hemen egiten dira? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 211. orr.

Haren esku aldera buru makurtu bat egin, eta agurtu egin zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 127. orr.

Agur-hitz adeitsuei zein buru-makurtu atseginari esker, aise irabazi zuen emakumearen estimua. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 495. orr.

Bere erantzun labur eta zehatzetan agertzen zuen jendetasunak berak arriskutsua zirudien haren ezpainetan, haren buru-makurtu arinetan. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 26. orr.

10 makurtuxe makurtu samar.

Belak, makurtuxe, arretaz begiratzen zion Aneren gorputzari soslaian. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aldera makurtu (13); atzerantz makurtu (4); aurrean makurtu (35); aurrean makurtu zen (6); aurrera makurtu (27); aurrera makurtu zen (13); aurrerantz makurtu (22); aurrerantz makurtu zen (9); berriro makurtu (5); berriz makurtu (5); bizkarra makurtu (8); bizkor makurtu (4); buru makurtu (23); buru makurtu bat (10); burua makurtu (179); burua makurtu zuen (70); gainean makurtu (18); gainera makurtu (36); gainera makurtu zen (17); haren aurrean makurtu (6); harengana makurtu (6); hartzeko makurtu (7); hartzera makurtu (5); jasotzera makurtu (4); lurrera makurtu (6); lurreraino makurtu (7); makurtu bat egin (8); makurtu belarria (4); makurtu zuen burua (8); nigana makurtu (5); niregana makurtu (8); ondoan makurtu (5); ondora makurtu (4); orduan makurtu (4); pixka bat makurtu (6)

buru makurtua (14); buru makurtua egin (6); buru makurtua eginez (4); gainean makurtua (5)

buru makurtuak (5)

burua makurtuko (8)

aldera makurturik (4); apur bat makurturik (5); aurrean makurturik (3); aurrerantz makurturik (6); beregana makurturik (3); bizkarra makurturik (5); burua makurturik (26); erdi makurturik (3); gainean makurturik (18); gainera makurturik (6); harengana makurturik (4); lurreraino makurturik (3); makurturik zegoen (7); ondoan makurturik (3); pitin bat makurturik (4); zerbait makurturik (3)

apur bat makurtuta (4); aurrean makurtuta (4); aurrera makurtuta (7); aurrerantz makurtuta (9); burua makurtuta (23); buruak makurtuta (5); erdi makurtuta (6); gainean makurtuta (13); gainera makurtuta (12); makurtuta egin (3); makurtuta ibili (4); makurtuta ikusi (4); makurtuta zegoen (18); ondoan makurtuta (3)

aurrean makurtuz (5); aurrerantz makurtuz (4); burua makurtuz (39); makurtuz agurtu (4); pixka bat makurtuz (3)

buru makurtze (9); buru makurtze bat (3)

aurrean makurtzea (6); burua makurtzea (4)

burua makurtzeko (7)

aise makurtzen (3); alde batera makurtzen (3); aldera makurtzen (7); aurrean makurtzen (9); aurrerantz makurtzen (3); berarengana makurtzen (4); burua makurtzen (25); gainean makurtzen (4); gainera makurtzen (6); makurtzen hasi (6); makurtzen ikusi (4); zergatik makurtzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus