Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

samurki 1 adlag samurtasunez. ik samur 5.

Agurtzerakoan, samurki besarkatu ninduen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 220. orr.

Samurki maite duten aberri horren kontura aberasteaz bakarrik arduratu diren zenbait abertzale. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 356. orr.

Samurki maite zuten elkar nexka txikiak eta ipotx konkordunak. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 36. orr.

Ez zioten elkarri samurki begiratzen edo laztanik egiten. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 26. orr.

Luzaroan eta samurki negar egin ohi zuen berripaperetako pasadizoak aitzakiatzat hartuta. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 151. orr.

Nire orgasmoaren astinaldiak sentitu nituenean, samurki besarkatu ninduen, eta gogoan ez ditudan hitzak xuxurlatu zizkidan. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 111. orr.

Poztu egin zen santua haren sinpletasun garbiaz, eta samurki debekatu zion berriro horrelakorik egitea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 399. orr.

-Lehen esan bezala -hasi zen, poliki mintzatzen, samurki-, txostena osatu gabe daukat, baina hitzez aurreratuko dizut jartzeko asmo dudana. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 68. orr.

Bularra ukitu zion, eta esku-ahurrean hartu zuen samurki. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 49. orr.

Ikastetxearen atarian geratzen zen, oharkabean bezala, samurki beldurturik, neguaren lehenengo bufadekin udazkeneko orriak han aurreko zuhaitzetatik zelan erortzen ziren begira bezala. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 251. orr.

2 irud/hed

Hurrengo, egun batzuetan bederen, whiskiak samurki tratatu eta beratu zuen Morse andrea, harengana laguntza eske jo zuen estreinako aldian bezalatsu. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 173. orr.

Trenak goizean goiz utzi zuen Paris, samurki eta zarata handirik gabe, hiria esnatzeko beldurra balu bezala. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 325. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

samurki besarkatu (3); samurki maite (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus