Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garaje 1 iz autoak zaintzeko eta konpontzeko lantegia.

Eta egiazko garaje bat, bere mekanikari eta igogailu eta guzti. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 77. orr.

Garaje erabat hondatu bat zen, bi hornigailuduna. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 187. orr.

Autoa garajera eraman nuen ostera eta begiratu bat eman nion. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 230. orr.

Garaje hartaz arduratzen ziren bi tipoetako inork [...] ezin izan zuela asmatu zer gertatzen zitzaion autoari. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 188. orr.

Rita Zabaleta deitzen zen eta idazkari lanak egiten zituen herriko garaje batean. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 38. orr.

2 ibilgailuak edukitzeko eraikina edo tokia.

Autoa PSNko idazkari ohiak Iruñeko garaje batean duen aparkalekuan zegoen. Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Orain arte, garajeentzako solairuak eta erdisotoa eraiki dituzte. Berria - Kultura   2004-12-23

Jerryk arroparen sokari begiratzen zion, edo garajean zegoen 68ko Chevy deskapotableari. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 71. orr.

Garaje barruko eskaileretan gora etxeraino egin genuen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 215. orr.

Urak garajeak eta etxabeak hartu zituelako. Berria - Euskal Herria   2004-09-10

Urriaren 29an atxilotu zuten, garaje batean neska bati ukitu lizunak egin zizkiolakoan. Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Garaje itxura duen tabernazulo bat dago ertz batean. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 17. orr.

Garajea estudio bihurtua zuen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 160. orr.

Garaje-gelatik irten aurretik, zamarra jantzi zuen Ruche jaunak.   - 254. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitaren garajean (5); eta garaje (5); eta garajea (5); eta garajean (3); eta garajearen (3); garaje batean (14); garaje gelako (5); garaje gelan (6); garaje gelara (5); garaje gelatik (4); garajean eta (3); garajean sartu (3); garajeko atea (6); lanthemman garajea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus