Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikaskizun iz ikasi behar den gauza.

Egun hartako ikaskizun bat: laguntzak uztarria ekartzen ohi du. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 43. orr.

Eskalatzailearendako ere ikaskizun izanen zelakoan, dena mahairatu nion, testu eta irudi, eta haren benedikazio guztiak hartuta handik ziztuan hanka egitea bertze lanik ez zitzaidan gelditzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 79. orr.

Bertze garai batean gaitzerranei irri eginen zien, San Anbrosioren ikaskizunei jarraikiz: […]. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 18. orr.

Kalbinoren ikaskizunak bere egiteko prest. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 177. orr.

Baldin eta arreta jartzen bazuen egiten zuen horretan eta egiten zuen horren zergatian, taxiak beste inon ikasi ezin ziren ikaskizunak emango zizkiola. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 33. orr.

Heriotzarekiko enkontru labur honetatik ikaskizunik ateratzekotan, honako hau izango zen: nire bizitza, hitzaren zentzurik hertsienean, ez zen jada nirea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 350. orr.

Nik beste ikaskizun lurtarrago eta konkretuago bat nerabilen gogoan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 89. orr.

Hori da istorioaren ikaskizun morala? Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 119. orr.

Zer ikaskizun dago hor? Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 270. orr.

Beste historia bat, ez ikaskizun gutxiagokoa: minbiziarena. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 98. orr.

Ikaskizun on horren gomuta dut gordeko neure bihotzaren zaintzaile. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 48. orr.

Ohiturik geunden moralkeriaren kontra egiten zuen Reich-ek istorio haren ikaskizunarekin. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 112. orr.

Ikaskizunen bat proposatzen duten kontakizunena. Berria - Kultura   2004-05-29

Gure atsotitzek badutela filosofia lezio eta ikaskizunik hitz gutxitan bilduta...! Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 321. orr.

Ikaskizun mota hori sarri laketu zitzaidan. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 253. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus