Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikaskuntza 1 iz ikastea, ikasketa.

Jabekuntza/ikaskuntza (ing. acquisition/learning) modu ezberdinetan erabiltzen den termino bikotea da. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 48. orr.

Autore batzuek ikaste naturala (jabekuntza) eta formala (ikaskuntza) bereizteko erabiltzen dute; beste batzuengan, jabekuntza lehenengo hizkuntza (H1) ikasteari dagokio eta ikaskuntza, bigarren hizkuntza (H2) ikasteari. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 48. orr.

Sinagogari, berriz, apaltasun harroz, soilki "scòla" deitu ohi zioten, hots, ikaskuntza eta heziketa hartzen den lekua. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 26. orr.

Irakaskuntza aldatu bada, ikaskuntza ere aldatu da. Berria - Kultura   2004-09-29

Eta hori, hezkuntza deitzen dioten arren, ikaskuntza baino ez da. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 192. orr.

Euskal ikaskuntza unibertsitarioen hastapen hartan. Berria - Kultura   2006-01-21

Ikaskuntza profanoak exegesi biblikoari dakarkion onura nabarmentzen du eta oratoria kristaua tradizio klasikoarekin lotzen du. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 20. orr.

Euskararen ikaskuntza motibatzailea sustatzeko aholkuak. Berria - Kultura   2006-05-02

Euskararen ikaskuntza errazteko laguntzak. Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Guztiz funtsezkoa iruditu zitzaion hedabide modernoen ikaskuntza, irakaskuntza eta azterketa. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 123. orr.

Memoria historikoa gizarteratzea, eta agiriak zabaltzea, ikaskuntzarako material gisa. Berria - Kultura   2004-09-08

Ikaskuntzarako eta ikerketarako zentro modernoa. Berria - Kultura   2004-05-25

Etengabeko ikaskuntzaren Liburu Zuria prestatu du Jaurlaritzak. Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Jorge Arevalo EAEko Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzarako sailburuordeak. Berria - Euskal Herria   2004-05-22

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikaskuntza programa bat Frantziatik pagatua. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 202. orr.

Ikaskuntza prozesuak elkarrekintza izan behar du oinarri esanguratsua izango bada. Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Ikerketarako gelak ere izango ditu Deustuko Unibertsitateko Ikaskuntza eta Ikerketarako Baliabideen Zentroak. Berria - Kultura   2004-05-25

Xabier Etxague EHUko Ikaskuntza Berrikuntzarako errektoreordeak. Berria - Euskal Herria   2006-03-17

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esango nuke euskararen irakaskuntzan ere, berdin helduen bigarren hizkuntz ikaskuntzan zein eskoletako umeen irakaskuntzan, askoz garrantzi handiagoa ematen zaiola gramatikari ahoskerari baino. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 83. orr.

Bestetik, auto-ikaskuntzaren eragina ere badago. Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Euskal Herriak goi ikaskuntza eta ikerkuntza arloan dituen beharrak ez direlako ase. Berria - Euskal Herria   2004-04-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus