Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nekagarri 1 izond nekatzen duena. (pertsonez)

Jan eta ixo, agure nekagarri hori, eta segi sagarrondoak landatzera eta irratia entzutera. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 17. orr.

Nik uste bezala, neska hau nekagarria duk. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 247. orr.

Aste latza pasa berria nintzen, egunik ez bilerarik gabe, atsedena behar nuen; eta jendea nekagarria da. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 9. orr.

2 (gauzez)

Ez zuen uste hain lan nekagarria zenik hura. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 221. orr.

Aurretik, baina, tramite nekagarriak eta ilara luzeak egin eta, segurtasunaren aitzakian, mugimendu askatasuna urratzen dituzten baldintzak onartu behar izan dituzte. Berria - Harian   2005-08-16

200 kilometro gorabeheratsu eta nekagarri aurretik, Erdialdeko Mendikateko errepide gaiztoetan barrena. Berria - Kirola   2006-03-08

Haien oldar nekagarriak guztiz kezkaturik utzi zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 185. orr.

Inguru dena zurrupatu eta trukean ezer ematen ez duen begirada nekagarri horietako bat. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 208. orr.

Anaiekin modu nekagarri eta maltzurrean jokatzen hasi zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1133. orr.

Aldapa luze nekagarri batek eraman ninduen oihanaren gainera. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 107. orr.

Ezin gintezkeela beti bizi nazkaren uretan ito-ez-ito nekagarri horretan, eta, munduari uko egin nahi izanez gero, baldintza bat bete behar dela ezinbestez eta aurretik; alegia beraren konkista. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 146. orr.

Egia esan, oso nekagarria da dirurik eta baliabiderik gabe zinema egitea. Berria - Kultura   2004-09-22

3 (adizlagun gisa)

Margaritari nekagarri gertatzen zitzaion anaia denbora guztian etxean egotea, eta irtetera bultzatzen zuen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 147. orr.

Norbaitek esan dezake egia dela ez natzaizuela nekagarri gertatu, baina, begi argikoa naizenez, engainuz harrapatu zaituztedala. Elizen arteko biblia   2 Ko 12,16

· Lagunaren patxada nekagarri egiten ari zitzaidan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lan nekagarri (4); nekagarri egiten (5); nekagarri gerta (3); nekagarri gertatzen (4)

lan nekagarria (7); luze eta nekagarria (4); nekagarria gertatzen (3); nekagarria izan (12); nekagarria izan zen (6); nekagarria izango (4); nekagarria zen (8); oso nekagarria (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus